Teknologia albisteak

"Euzkadi euzkotarron aberria da?"

Erabiltzailearen aurpegia
Uxoa Anduaga eta Koldo d. Bizkarguenaga (Soziologian lizentziatuak eta doktore gaiak)
2011-06-16 : 09:06

Azalpen orojakileetatik ihesi, eremu ezberdinetatik hurbildutako ikerlariek osatutako kurtso honetan euskal identitatearen inguruko zenbait elementu jorratu nahi ditugu: Euzkadi euzkotarron aberria da? Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran. Gaiak: kolektibitatea, agenteak, erreferente identitarioak eta euskal identitatea aztertzeko ikergaldera besteak beste.

Euskal identitatearen gaia disziplina ezberdinetatik ikertua den azkenaldi honetan, garrantzitsutzat jo dugu esparru anitzetatik abiatutako ikerketa ezberdinak kurtso honetan uztartzea. Horrela, euskal identitatea eta politikaren ulerpenaz arituko gara Oier Azkarragak GITE-IPES eskainitako beka batekin egindako "Eta gazteok zer...?" ikerketan. Erreferente identitarioei garrantzi berezia eskainiko diogu kurtsoan eta horregatik Ion Andoni del Amo eta Laurita Siles hurbilduko dira euren tesi proiektuak aurkeztera non euskal identitatea musika eta artearekin lotzen duten hurrenez-hurren. Era berean, kirolak egungo gizartean duen garrantzia eta eragina aztertzeko asmoz, Ekain Rojok euskal identitatearen irakurketa egingo digu futbola abiapuntu izanik. Azkenik, Ohiane Garcia (soziologian doktorea) eta Patxi Gaztelumendi (albisteak 2.0 dinamizatzailea) espazio ezberdinetan euskal identitatea nola ulertzen, sentitzen eta sortzen den azalduko digute:lehenengoak, gazteak, euskal identitatea eta euskal etxea argentinarren inguruan egindako tesi proiektua aurkeztuz eta bigarrenak Euskal Herria 2.0 edota online munduaren inguruan egindako hausnarketa plazaratuz.

Ekarpen guzti hauek era parte hartzaile batean dinamizatuko ditugu: "irakasle" zein "ikasle"en aportazioak plano berean kokatuz eta partaide guztien eztabaida bultzatuz. Ekarpen hauek helarazi ahal izateko eta kurtsoaren oinarriak finkatze aldera bloga sortu dugu Patxi Gaztelumendiren eskuz:e-uzkadi.org eta twitter kontu bat ere @euzkadiXXI non gaiarekin zer ikusia duten komentarioak #euzkadi etiketapean idatziko ditugun.

Kurtsoa Baionan izango da Uztailak 4 eta 5ean UEUren Udako ikastaroen barne eta izen ematea irekita dago. Kurtso honen edota UEUkobeste edozein kurtsoren inguruko informazio gehiago ueu.org

Erantzun

Sartu