Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Eusko Ikaskuntzaren Hedatuz liburutegi digitalera Europeana bidez sar daiteke

Euskomedia Fundazioa
2011-10-08 : 10:10

Hedatuz liburutegi digitalera Europeanatik sar daiteke jada. Europeana, kontinente guztiko 1.500 erakunde ingururen hamabost mila objektu digital baino gehiago (liburuak, eskuizkribuak, bideoak, etab) dituen europar dokumentu base handia da. 7.500 artikulu baino gehiagorekin, europar liburutegi digital handiaren baitan, HEDATUZ euskal edukia duen biltokirik handiena da.

"Ahoa bete hots" jardunaldietan izena emateko epea zabalik

Mintzola Fundazioa
2011-10-07 : 15:10

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea. Ahozkoa eta idatzizkoa bereiztea dute helburu jardunaldiek.

6

Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

Edu Lartzanguren
2011-10-07 : 13:10

Begi aurrean banu bezala gogoratzen dut nire lehen monopatina. Beltza zen, arina, orduko Sancheski Platano haiek baino askoz hobeto diseinatuta eta eginda: zabalagoa, azkarragoa... eta gehien harritzen ninduena modeloaren izena zen: Zutik-nahi. Eibarren egiten zuten matxino itxurako bizardun mono-urdin beldurgarri batzuk, Legarre kaleko soto sakon eta ilun batean.Eta bertan saltzen zieten egileek beraiek, dirua eskutan lantegi sasi-klandestinoaren eskilara luzeak beldur-ilusioz jaisten genituen haurroi.

borona

1

Indusmedia biltzarra: Marketin digitala enpresa industrialarentzat

Enpresa Digitala
2011-10-07 : 10:10

Enpresa Industrialentzat Marketing Digitalaren I. Kongresua egingo da Donostian, urriaren 20an, Indusmedia izenarekin. Sare sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira. Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.

"Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten", larunbatean

UEU
2011-10-07 : 09:10

Ikasturte honetan, Nafarroako konkistaren 5. mendeurrenean, UEUk horren inguruko ikerkuntzak bilduko dituen jardunaldia antolatu du, urriaren 8rako (larunbata), Iruñean, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera.

2

Euskal Herriko 1. Auzolan topaketa, balantzea

Auzolan Elkartea
2011-10-06 : 17:10

Iragan asteburuan Euskal Herriko I. Auzolan Topaketak egin dira Usurbilen. Bertzelako gizarte eredu baten aldeko lana indarberritu eta ildo hortan ekimen berriak bideratzeko eta sustatzeko asmoz, Auzolan ekimenak antolatutako lehendabiziko jarduera izan da. Hiru egunetan, funtsezko hainbat gairi buruzko solasaldiak, gizarteko arloak gaika jorratu diren lantaldeak eta Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena egin dira. Euskal Herriko 72 herritatik etorritako parte hartzaileak bildu dira Usurbilen. Hemen eskaintzen duguna topaketei buruzko lehendabiziko balorazio bat da.


Auzolan topaketara bilduak, bazkarian. Argazkia: Gorka Julio, Teketen

1

Literatura Nobel Saria Tomas Tranströmer poeta suediarrarentzat

Sustatu
2011-10-06 : 15:10

Azken egunotako kinielak bete egin dira eta Tomas Tranströmer poeta suediarrak jasoko du 2011. urteko Literatura Nobel saria. Stockholmen jaio zen 1931. urtean eta gaur egungo poetarik ezagunenetakoa da.

1

Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko

Triku
2011-10-06 : 14:10

Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunok kontsumitzaile erdaldun bihurtzeko: euskaraz egin edo gaztelaniaz egin saltoki eta enpresa handien esku utziko dute, eta bezero euskaldunek ez dute legezko biderik izango euskaraz atenditzen ez dietenei kexak edo erreklamazioak jartzeko.

Urriak 12: Matxin eta Wikipedia hobetzeko goiza

Kepa Sarasola. Ixa Taldea
2011-10-06 : 12:10

Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-)

3

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea, hil egin da

Sustatu
2011-10-06 : 09:10

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea eta bere produktu ezagunenen inspiratzailea, minbiziak jota hil da bart gauez Kalifornian, 56 urte zituela. Bere bizitzako une batzuk bere hitzetan entzuteko, adi Stanford unibertsitatean ohorezko graduazioa jaso zuen egunean, 2005ean eman zuen hitzaldi honi (CC zeinuan azpidatzien hizkuntza alda dezakezu).

Euskaldunberriaren sena

Erbestetik
2011-10-05 : 11:10

Ez dakit atzerrian egotearen neurrigabeko herrimina den solasean ari zaizuena, bainon beharra nuen hau kontatzeko.

2

Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntzan mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak

Elhuyar Fundazioa
2011-10-05 : 10:10

Elhuyar Fundazioak Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du.Urriak 17an izango da mintegia Gipuzkoako Bazkundean, Donostian. Mintegia doakoa bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.

UEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
2011-10-04 : 18:10

UEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da.

"Amantalen ahotsa" ikuskizuna: gerra zibila emakumeen begiradapean

Sustatu
2011-10-04 : 12:10

Datorren ostiralean, urriaren 7an, ikuskizun berria ikusi ahalko dugu Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Amantala Elkarteak antolatutako "Amantalen ahotsa". Hainbat disziplina artistiko bilduko dituen ikuskizuna (musika, dantza, bertsoa, antzerkia, kontakizuna...). Antolatzaileen esanetan, entretenigarria eta bizia, orain hunkigarria orain umoretsua, ikusleari bidaia polita proposatuko diona: gerra garaia eta gerra ostea nolakoa izan zen ezagutzea, dena ere emakumeen begiradapean.

Ralph Steinman, Medikuntza Nobel saria gaur, irailaren 30ean hil zen

Zientzia.net
2011-10-03 : 18:10

Nobel saria bizirik dauden ikertzaileek soilik jaso dezakete. Nobel Fundazioak saria iragarri ondoren jakin du heriotzaren berri, eta adierazi dute laster esango dutela zer egingo duten sariarekin.

Hamaika Gipuzkoako emisioa Euskaltelen 11. zenbakian

Hamaika Telebista
2011-10-03 : 17:10

Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa Gipuzkoan zabaltzeko. Euskalteleko Marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak adierazi dutenez, joan den asteburutik aurrera, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala.

Habe: Moodlemoot Euskadi 2011

HPS Munduoro
2011-10-03 : 16:10

Zabalik dago dagoeneko Moodlemoot Euskadi 2011. urteko jardunaldietanizena emateko epea Ekitaldia Moodle erabiliz hezkuntza baliabideak kudeatzen dituzten ikastetxe,erakunde, enpresa, garatzaile eta irakasleei dago zuzendua. Urriaren 21ean egingo da Gasteizko Goiuri Jauregian, eta izena emateko epea Urriaren 6ra bitartean egongo da zabalik.

18

Joseba Sarrionandiarentzako Euskadi Sariak eman du jada zer komentatu

Sustatu
2011-10-03 : 14:10

Gaur goizean jakinarazi da Literaturako Euskadi Saria Joseba Sarrionandiari eman diotela, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik. Eusko Jaurlaritzak, saria ematen duenak, hala ere, ez dio sariarekin batera doazen 18.000 euroak egileari zuzenduko, ETAkoa delakoan.

'Egingo dugu?' jardunaldia: Partaidetza era berriak bizitza publikoan

Sustatu
2011-10-03 : 13:10

Urriaren 6-7an, aste honetako ostegun-ostiralean, jardunaldia izango da Bilbon: Egingo dugu? / Lo Hacemos? Teknologia berrien eta bereziki Interneten bidez, partaidetza sozialaren inguruan hausnartzea eta esperientziak ezagutzea da jardunaldiaren zioa.

Al Jazeera-ren kontrakoa: Al Mukawama

Triku
2011-10-03 : 10:10

Libiaren gudan ikusitako hainbat gauzen artean gezurrek jolastu duten funtsezko eragina izan da. Eta une horretan Al Jazeera informazioa objektiboa eta inork argitaratzen ez zuenaren ikurra zena, manipulazio eta gezurren iturri lotsagabea bilakatu zitzaigun egun batetik bestera.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››