Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

Amaiur-en logoaren inguruan

X10
2011-10-03 : 10:10

Atzo Amaiur koalizioaren aurkezpena izan zen Iruñean. Asteartean koalizioaren oinarriak aurreratu zituzten arren, igandekoa ekitaldi formala izan da eta besteak beste erabiliko duten logoa erakutsi dute.

Azkenaldian gutako batzuk sortzen ari diren alderdi eta koalizio berrien logoak kritikatzeari afizioa hartu diogu, batzutan serio eta bestetan umorez (Sustatun bertan Sorturen logoaren inguruko eztabaida izan zen). Datozen lerroetan Amaiur-en logoa ikusi bezain pronto pentsatu dudana azaltzen saiatuko naiz.

"Oker gaude krisi honetatik ateratzeko lider bat behar dugula pentsatzen badugu"

Debegesa, Debabarreneko garapen agentzia
2011-10-02 : 16:10

Joan Antoni Melé Triodos Bank finantza-entitate europarreko zuzendariordearen hitzak dira. Pasa den asteartean eskaini zuen hitzaldia Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan eta 130 lagun inguru elkartu ziren bertan.

Gure Balioak_Aurkezpena_Joan Antoni Melé

20 urte 'Euskara' planetan, jardunaldia Bilbon (urriak 7)

Elhuyar Aholkularitza
2011-10-02 : 11:10

Aurten 20 urte bete dira Elhuyar Aholkularitzak, Eusko Jaurlaritzak eta Elay enpresak elkarlanean lan-munduan euskararen erabilera bultzatzeko lehen plana abiatu zutenetik. 20 urte euskara eta lan-mundua uztartzen. 20 urte euskara-planak diseinatzen eta gidatzen. Edo, bestela esanda, 20 urte Euskara planetan.

Europa baliabideak alferrik galtzen

Gipuzkoa Zero Zabor
2011-10-01 : 18:10

Irailaren 20ean ezagutzera emandako baliabide efizientziarako bide orrian, Europak baliabideak alferrik galtzearekin daukan arazoa agerian geratzen da eta Zero Zabor helbururantz gerturatzen dituen proposamenak egiten ditu.

6

Albisteak salgai

Edorta Arana
2011-09-30 : 15:09

Telebilbao eta Radio Nervión "tokiko" irrati-telebistek beraien albistegietan notiziak "emititzeko" aukera eskaintzen dute, diru truke. Adar-jotze baten aurrean ez geundela saiesteko, telefonotik bertara deitu eta sinpletasun osoz; konfirmatu ahal izan dut benetakoak direla tarifak.

Gipuzkoako zerga gida 2011

Gipuzkoako Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldea
2011-09-30 : 12:09

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako 2011ko zerga gida honen bidez, lan tresna bat eskaini nahi zaie zerga arloan aritzen diren erabiltzaileei, Gipuzkoako foru zerga sistemara hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko.

Irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

EIZIE
2011-09-30 : 09:09

Irailaren 30ean, San Jeronimo egunarekin batera, Itzultzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Urtero bezala, aurten ere FITek (Itzultzaileen Nazioarteko Federakundea) itzulpengintzaren gaineko manifestu bat kaleratu du, Jiri Stejskal-ek idatzia: "Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eraikitzen".

Sopranoa eta pianista baserriko dolarean

Igartubeiti
2011-09-29 : 18:09

Elena Barbé sopranoak eta Gerardo Rifón pianistak kontzertua eskainiko dute Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.

Vladimir Putin, Errusiako supergizona

Sustatu
2011-09-29 : 14:09

Vladimir Putin eta Dmitri Medvedev-ek, Errusiako lehen ministro eta presidenteak, 2012rako postu horiek trukatzeko akordioa iragarri zuten asteburuan. Izatez, gutxik dute zalantza Putin teorikoki azpiko postuan egon arren 4 urtez, bera izan dela benetako nagusia Errusiako politikan. Eta alderdi propagandistikotik ere, ez dago duda izpirik. The Atlantic-ek kaleratu zuen argazki bilduma honetan Putin supergizon eta macho-man bat ageri da; irudi galeria ikusgarria.

Deskontu.com, Interneteko produktu baten arrakastaren faktoreak

Betor
2011-09-29 : 11:09

Txomin Jauregik solasaldi interesgarria eskaini zuen atzo Betor hizketaldien lehen okasioan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Deskontu.com-ek urtebetean egindako ibilbidea kontatu zuen Jauregik.


Argazkiak.org | Garikoitz Araolaza moderatzailea, eta Txomin Jauregi hizlaria - Betor hitzaldia © cc-by-sa: codesyntax

Gerra Zibila Euskal Herrian: bisita gidatuak Intxortara

Sustatu
2011-09-29 : 09:09

Elgetako udalak antolatuta, Gerra Zibilak Intxortan utzitako aztarnak ezagutzeko irteerak izango dira urriko domeketan. Elgeta inguruan antolatu diren erakusketak eta bisita gidatuak ezagutzeko aukera borobila.

Limurtu nahian? Konputagailuak sumatuko dizu

Ixa taldea
2011-09-28 : 12:09

Konputagailu bidez jakin omen daiteke zein den pertsona baten jarrera elkarrizketa batean. Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak esperimentu batean saiatu da hori aztertzen. Elkarrizketa guztia ulertu ez, baina emaitza onak lortu du bereizten ea zein zen kide bakoitzaren jarrera. Interbentzioak entzunda mintzakideen jarreraren lau ezaugarri hauek aztertzen ditu makinak: adiskide-moduan (Friendliness), deseroso (Awkwardness), limurtu nahian (Flirtation) edo neutroa (Assertiveness). Beti ez du asmatzen, %68an bakarrik, baina horrek esan nahi du susmo onak dituela. Duela egun batzuk Donostian azaldu zigun hau guztia Jurafskyk.

Sarea material gisa, Artelekun

Arteleku-Tabakalera
2011-09-28 : 11:09

Ordenagailu sareak ikertu eta manipulatzeko tresna gehientsuenak ingeniari, hacker eta segurtasunean profesionalak direnen esku egoten badira ere, ikastaro trinko honetan sortzaileei utziko zaie tresna horien manejua. Data: urriaren 3tik 6ra. Non: Arteleku, Donostia. Izena emateko epea irailaren 29a arte egongo da zabalik.

3

Uhinbak: euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa

Bizkaia Irratia
2011-09-28 : 10:09

Euskaraz jarduten dugun 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera dago Uhinbak ekimenari esker. Berria Fundazioak 2010. urtean euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko Berria beka sortu zuen. Antxeta Irratiak FitBak enpresarekin batera garatutako Uhinbak izan da bekaren lehen emaitza.

Euskara atsegin dut!

Praktikatu AEK
2011-09-27 : 19:09

AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika egitasmoen kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

Liburuklik, Jaurlaritzaren liburutegi digitala sarean

Sustatu
2011-09-27 : 18:09

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala berria aurkeztu du gaur, Liburuklik. Kultura Sailaren ohar ofizialaren arabera, 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri/irudi gehiago gehituko dira.

SLUN11rako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Slun 11
2011-09-27 : 12:09

UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik. SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da.

Idazlea itzultzaileen lantegian: antzezlan bat 2011ko honetan

EIZIE
2011-09-27 : 11:09

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk. Aurtengo edizioan, lehen aldiz antzerkia hautatu dugu genero modura, eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga autoreen obra bat ekarriko dugu lantegira, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan saritua: Aitarekin bidaian.. Gasteizen izango da hau, Europa Jauregian, gaur hasi eta irailaren 29ra arte.

UZEIk doako tresna kaleratu du testu-tratamendurako programa ezagunenekin euskarazko sinonimoak txertatzeko

UZEI
2011-09-27 : 10:09

Dagoeneko eskura daitezke doan Eusko Jaurlaritzaren euskarazko softwarearen webgunetik, UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren pluginak. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1999an argiratu zuen Sinonimoen Hiztegia eguneratu du (2011ko bertsioa). Hiztegiak zorrotz betetzen ditu Euskaltzaindiak gaur egun arte argitaratu dituen arau guztiak, eta guztira, 25.505 sinonimo biltzen ditu.

Eibar.org-ko blog komunitatean 10.000 artikulutik gora

Sustatu
2011-09-26 : 14:09

Eibar.org webgunea izan zen Euskal Herriko lehenengo blog komunitatea. Zazpi urte bete ditu uda honetan eta zenbaki borobil batekin egin dute, 10.000. artikulua argitaratuz. Zorionak!

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››