Sustatu logoa Teknologia albisteak

Habe: Moodlemoot Euskadi 2011

HPS Munduoro
2011-10-03 16:10

Goiz eta arratsaldeko saioak izango dira. Goizean talde bakarrean, eta arratsaldean parte-hartzailebakoitzak hautatu ahal izango du zein hitzaldi edo tailerretan hartuko duen parte.2007an hasi zen HABE Moodle plataformaren inguruko jardunaldiak antolatzen, eta aurten, ohi bezala, hezkuntzan Moodle erabiltzeko modu ezberdinak izango dira aztergai.

Aipatzekoa da aurten, arreta berezia jarriko zaiola hizkuntz irakaskuntzari. Jardunaldiak hitzaldi eta mintegi eta esperientzien aurkezpenekin osatuta egongo dira.Moodle plataforman eta irakaskuntzan adituak diren 17 irakasle arituko dira jardunaldietanhizlari eta mintegietako arduradun lanetan.

Izena emateko www.ikasten.ikasbil.net webgunean sartu eta moodlemoot atalera joan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu