Teknologia albisteak

Euskaldunberriaren sena

Erabiltzailearen aurpegia
Erbestetik
2011-10-05 : 11:10

Ez dakit atzerrian egotearen neurrigabeko herrimina den solasean ari zaizuena, bainon beharra nuen hau kontatzeko.

Bukolikoa, hedonista, ideala, manipulatzailea... deituiozue nahi bezala euskara atzerrian irakastearen plazerrari. Ni, mezetara joaki denetakoa ez naizenez, igandetan aldarea bertze nonbait harrapatu behar eta hiriko parke batean aritu nintzen joan den igandean euskara irakasle. Ez da errexa onartzen, bainon nork-nori-nor hirukotean ezin beti ergatiboa izan.

Eta hala irakatsi zidan atzo ikasleetako batek nire solasaldiaren erdian “Nik euskararekin pentsatu nahi dut” bota zigunean. Ulertu dezala bakoitzak nahi bezala, baina argi dago izan badugula zer ikasi –etxetik hain urrun egonagatik ere, irakasle-predikatzaile izanagatik ere– eta euskararekin irakatsi zidan atzo Michałek. Ongi merezita dauka ergatiboa, eta nik igandeko ostia.

Erantzun

Sartu