Teknologia albisteak

"Ahoa bete hots" jardunaldietan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
Mintzola Fundazioa
2011-10-07 : 15:10

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea. Ahozkoa eta idatzizkoa bereiztea dute helburu jardunaldiek.

Ildo horretatik, Idatziak ahotsa hartzen duenean goiburupean, hainbat unibertsitate irakaslek, ipuin kontalarik edo bertsolarik bien arteko aldea aztertuko dute. Ahoa bete hots jardunaldien 2. edizioa izango da. Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, antzezle, teknikari eta ahozkotasuna bizi duen ororentzako jardunaldiak dira, bereziki.

Jardunaldien aurkezpenean Josune Zabala Mintzola Fundazioaren zuzendaria, Julia Marin Itzulidatz taldeko kidea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria izan ziren, Mintzolaren egoitzan.

Zabalak bigarren edizio honetako bi berrikuntzak aipatu ditu: egunero saio praktikoak egingo dituzte, batetik, eta jardunaldien grabaketak webgunean izango dira, bestetik. Marinek, programaren xehetasunen berri eman ondoren (ikus xehetasunak erantsitako fitxategian), hizlarien esperientzia nabarmendu du. Gaztelumendik iazko jardunaldien hitzaldiekin osatu den liburua aurkeztu du. Eta Etxeburuak euskara, aldi berean, bizia, jasoa edo jostagarria izateko, ahozko eta idatzizko eremuak bereiztea funtsezkoa dela adierazi du: “bakoitzari berea, eta goza dezagun geure hizkuntzarekin. Euskaraz pozik bizi baikara euskaldunok”.

Izena www.mintzola.com webgunean edo 943 693870 telefono zenbakian eman behar da urriaren 19ra bitartean.

Matrikula prezioa

  • Matrikula arrunta: 60€
  • Elkarte laguntzaileetako bazkideak: 40€
  • Ikasle, langabetu eta erretiratuak: 35€

Ordainketa: 2101 0381 01 0012251518 kontu korrontean, izen-abizenak jarrita.

Agiriak: Jardunaldien lehen egunean ordainketa agiria aurkeztu beharko da. Ikasle, langabetu eta erretiratuek euren egoera egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte lehenbiziko egunean.

EHUren kredituak: Ikastaro honetan parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kreditu bat eskuratzeko aukera izango dute.

Egitaraua

Azaroak 2

  • 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
  • 09:15 / 10:15. Ahozkoa eta idatzia, bi kultura. Zertan elkarren oztopo, zertan elkarren aberasbide. Luis Mari Larringan (EHU), Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI)
  • 10:20 / 11:20. Esatearen ederra, Julia Marin (Itzulidatz)
  • 11:25 / 12:25. Pantaila euskarazko hitzez mintzo. Asier Larrinaga (EITB)
  • 12.45 - 13.10. Saio praktikoa: Arra. Arraroa. Egilea: Oier Guillan. Aktorea: Iñigo Ortega.
  • 13:10 - 14:00. Mahai ingurua: Luis Mari Larringan (EHU), Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI), Asier Larrinaga, Oier Guillan, Iñigo Ortega, Julia Marin. Moderatzailea: Lorea Agirre: (MU-HUHEZI)

Azaroak 3

  • 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
  • 09:15 / 10:15. Ahoz idatzi, eskuz hitz egin. Joxerra Garzia (EHU)
  • 10:20 / 11:20. Herri kantuen interpretazioa. Ahozko tradizioaren atzetik. Itsaso Arrieta (Labayru)
  • 11:50 / 12:15. Saio praktikoa: Ahozkotasuna- kantagintza: ariketa praktikoak. Ana Elorza (Ahotsak Studio Voices)
  • 12:10 - 12:30. Saio praktikoa: Eskuz esku. Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia
  • 12:30 - 14:00. Mahai ingurua: Joxerra, Garzia, Itsaso Arrieta, Ana Elorza, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia. Moderatzailea: Mikel Urdangarin kantaria.

Azaroak 4

  • 09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA
  • 09:15 / 10:15. Ahozkoaren eta idatziaren arteko interfazeak mintza jardun jakinen eraberritzean: adibide bat Leire Diaz de Gereñu (EHU)
  • 10:20 / 11:20. Ikasteko hitz egin, hitz egiten ikasi. Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea)
  • 11:50 / 12:10. Saio praktikoa: Ahotik fantastikara: bi adibide. Bea Egizabal (Kontu kantoi) eta Joxemari Carrere.
  • 12:15 / 13:30. Mahai ingurua: Leire Diaz de Gereñu, Itziar Elorza, Bea Egizabal eta Joxemari Carrere. Moderatzailea: Ibon Manterola (EHU)
  • 13:30 / 14:00. AZKEN ONDORIOAK

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu