Teknologia albisteak

'Egingo dugu?' jardunaldia: Partaidetza era berriak bizitza publikoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-10-03 : 13:10

Urriaren 6-7an, aste honetako ostegun-ostiralean, jardunaldia izango da Bilbon: Egingo dugu? / Lo Hacemos? Teknologia berrien eta bereziki Interneten bidez, partaidetza sozialaren inguruan hausnartzea eta esperientziak ezagutzea da jardunaldiaren zioa.

Galder batzuekin zedarritu dute gaia antolatzaileek:

  • Internet benetan al da partaidetza sozialerako estrategia ezberdin bat edo parte hartzeko bide berri bat?
  • Gazteek auzi publikoetan duten partaidetza hutsala sendotzeko modu bat izan daiteke?
  • Posible ote da mundu digitalean parte hartzetik benetako mundu rako jauzia?
  • Bitarteko hau gazteek bizitza publikoan euren ekarpenak egiten jarraitzeko eta ekarpen horiek egiteko aukera izatearen aldeko apustua da?
  • Nora garamatzate aukera berri hauek guztiek?

Webgunea gazteleraz dago, eta hizkuntza horretan izango da jardunaldia, baina PDFko informazioa euskaraz ere badago. Izen-ematea 30 euro dira.

Jardunaldiak Bilboko Koopera aretoan izango dira,

Egitaraua

OSTEGUNA, URRIAK 6

Lehen saioa:

  • 09:00-09:30 Akreditazioa eta agiri banaketa.
  • 09:30-10:00 Inaugurazioa. EJ. Gazteria Zuzendaritza - EDEX.
  • 10:00-10:45 Hitzaldia. Zergatik egiten dute porrot gazteen partaidetzarako eskariek? Domingo Comas. Politika Zientziatan eta Soziologian doktorea, Atenea Fundazioko presidentea.
  • 10:45-11:30 Hitzaldia. Internetek nola aldatzen du bizitza sozialaren eta politikoaren partaidetza? Enrique Dans. IE Business Schooleko irakaslea.

Esperientzien mahaia (12:00-14:00):

  • Kazetaritza herritarra. Oscar Espíritusanto. Kazetaritza. PeriodismoCiudadano.com webgunearen fundatzailea.
  • Nora doaz nire zergak? David Cabo. Dondevanmisimpuestos.es Ekimenaren sustatzailea.
  • Proacceso koalizioa. Pam Bartlett Quintanilla, proiektuen koordinatzailea, Acces Info Europe.
  • Arreglamicalle.com Idoia Soto. Gizarte eta berrikuntza proiektuetako arduraduna Lotura.com-en.

Arratsaldeko hitzaldia:

  • 16:00-16:45. Kultura digitala eta sare gizarte berria. Juan Freire. A Coruñako Unibertsitateko irakaslea.

Arratsaldeko esperientzien mahaia (16:45-18:00):

  • Ziberboluntariotza. Jaume Albaigès. TecnolONGia.org-en egilea. IKTetako aholkularia, irabazi asmorik gabeko erakundeetarako.
  • Ypsite. Herritarren partaidetza: larrialdi politikoko prozesua maila kulturalean. Rubén Martínez. YProductionseko zuzendarikidea eta bazkide fundatzailea.
  • ColaBorabora. Rosa Fernández. Proiektuaren koordinatzailea.

OSTIRALA, URRIAK 7

  • 10:00-10:45 Hitzaldia. Netnografia: Ikerkuntza Soziala, 2.0 web-ean. Miguel del Fresno. UNED, UCJC eta IEDeko irakaslea. Senior aholkularia, Marketing & Comunicación Online delakoan
  • 10:45-11:30 Hitzaldia. Partaidetza, web sozialaren aldez aurretiko baldintza gisa. Dolors Reig Hernández, psikologo soziala eta El caparazóneko editorea.

Ostiraleko esperientzien mahaia (11:30-12:00):

  • Gazteak 2.0. Javier Gallego. Osasunaren eta gaixotasunaren prebentziorako sustapen burua. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Aragoiko Gobernua.
  • Ziberkorrespontsalak. Olga Berrios. Proiektuaren arduradunkidea.
  • Zibermanagerrak. Araiz Zalduegi. Ekimena PantallasAmigaseko Prestakuntza zuzendaria.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago