Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntzan mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak
Elhuyar Fundazioak Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du.Urriak 17an izango da mintegia Gipuzkoako Bazkundean, Donostian. Mintegia doakoa bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.
Azken urteotan indarrez sartzen ari den kontzeptua da Mobile Learning, edo mugikor bidezko ikaskuntza. Mintegi honetan, alor horretan ematen ari diren aurrerapausoak eta sortzen ari diren aukera berriak aztertuko dira telefono mugikorrak oinarri harturik. Horretarako, Europako eta Euskal Herriko zenbait aditu izango ditugu. Ikuspegi pedagogikoa eta teknologia jorratzeaz gain, nazioarteko eta Euskal Herriko zenbait proiektu arrakastatsu ezagutzera emango dira.
Mintegi hau irakaskuntzan eta teknologia berrietan interesatuak daudenentzat dago ireki, eta izen-emate epea jada irekita dago. Egitaraua dagoeneko ikusgai dago.
Erantzunak kargatzen...