Teknologia albisteak

Al Jazeera-ren kontrakoa: Al Mukawama

Erabiltzailearen aurpegia
Triku
2011-10-03 : 10:10

Libiaren gudan ikusitako hainbat gauzen artean gezurrek jolastu duten funtsezko eragina izan da. Eta une horretan Al Jazeera informazioa objektiboa eta inork argitaratzen ez zuenaren ikurra zena, manipulazio eta gezurren iturri lotsagabea bilakatu zitzaigun egun batetik bestera.

Gogoratu beharra dago kasurik esanguratsuena; Qatar-en eraiki zuten Tripolin dagoen Plaza Berdearen dekoratu erraldoia, antzezlez bete, Al Jazeerak filmatu eta zabaldu eta jarraian Tripoliren erorketa saldu ziguten munduko ia komunikabide guztiek. Azken finean Al Jazeera Quatar-eko erregearen jabetza da, eta errege hau Amerikako Estatu Batuen laguna eta Gadafiren etsai amorratua zen.

Oraindik Libian jarraitzen duten guda eta NATOren bonbardaketei buruzko informazioa bilatzen honako webgunea aurkitu dut; AL MUKAWAMA / RESISTENCIA Agencia de Noticias de la Resistencia Libia. Bere berriak begiratzen gure komunikabide guztietan (baita Euskal Herrikoetan ere) agertzen diren oso bestelako informazioak azaltzen dira. Egia ala gezurra? Denbora esango digu.

Edonola ere, Libiari buruz jasotzen jarraitzen dugun “informazioa”ren kontrapuntu orekatzailea.

Erantzun

Sartu