Teknologia albisteak

Hamaika Gipuzkoako emisioa Euskaltelen 11. zenbakian

Erabiltzailearen aurpegia
Hamaika Telebista
2011-10-03 : 17:10

Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa Gipuzkoan zabaltzeko. Euskalteleko Marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak adierazi dutenez, joan den asteburutik aurrera, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala.

Horrela, Euskaltelen Telebista eskaintza aberasten da kanal berri batekin eta Hamaika Telebistaren zabalkundea handitzen da Gipuzkoan, non Euskaltelen sartze maila handia den.

Dakizuen bezala Gipuzkoan 7 barruti egin ziren LTDaren zabalkunderako. Horietatik 3 zuzenean kudeatzen ditu Hamaika Telebistak:

  • Donostialdea (Donostia, Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte, Usurbil).
  • Debabarrena (Ermua, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku).
  • Oarso-Txingudi: (Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Irun).

Hauetan guztietan dialeko 11. zenbakian ikusiko dute hemendik aurrera Euskalteleko bezeroek.

Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean eta Urola-Kostan dialeko 991.ean ikusiko da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa. Hauetan Goienatb, GITB, 28K eta Erlo, Hamaikaren . Atzo Andoainen eskainitako prentsa agerraldian, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariak eta Koldo Unanue Euskalteleko marketing arduradunapartaideak, ikusten dira dialeko 11. zenbakian.

Bizkaian edo Araban ere ikusi ahal izango da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa dialeko 931. zenbakian.

Euskaltelek, Hamaika Telebista proiektuko bazkide izateaz gain, baliabide teknologikoak eskaintzen ditu euskarazko tokiko telebistak EAE osora hedatzeko. Urrats honen bidez, Euskaltelek tratu berezia ematen die euskarazko telebista-kanalei. Azpimarratu behar da Euskaltelen Telebista dela plataforma bakarra Premium edukiak, gaikako kanalak eta azioarteko kanalak gertuko kanalekin (euskarazko tokiko telebistekin, esaterako) bateratzen dituena, eta, gaur egun, kanal horien banatzaile nagusia da EAEn.

Gipuzkoan, eskaintza bikoitza rogramazioari dagokionez, Hamaika Telebistak bi mulzto edo bloke nagusi ditu Gipuzkoan.

Batetik, Hamaika Telebistaren programazio orokorra genuke, Bat eta Bat magazina izanik saio abarmendua. Bestetik, Gipuzkoan propio ekoiztutako programa saila dago: Hamaikakoa, Esatea Libre eta Hurbilean.

Astelehenetan, 22:00etan, Hamaikakoa saioa eskaintzen dugu. Reala eta Gipuzkoako futbola inarri duen kirol saioa Inaxio Esnaolak aurkezten du. Talde txuri urdinaren inguruko euskarazko programa berezitu bakarra da.

Asteazkenean, 22:00etan, berriz, Esatea Libre programa dugu protagonista. Aktualitate politiko-sozialaren inguruko mahai ingurua sasoi berrian Itxaso Martinek gidatzen du. Saioaren formatuak zer esana eman zuen hasieratik eta egun mantentzen du.

Eta ostegunetan, 22:00etan, Hurbilean saioa eskaintzen dugu. Euskal Herriko pertsonaia zagunei egindako hurbileko elkarrizketak jasotzen ditugu programan. Saioa zuzendu eta gidatzeaz sasoi berrian Inaxio Esnaola arduratzen da.

Informazio gehiago: www.hamaika.tv

Argazkian, Andoainen eskainitako prentsa agerraldian, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariak eta Koldo Unanue Euskalteleko marketing arduraduna.

Erantzun

Sartu