
Gaur Donostian Nazioarteko Konferentzia hori egiten den bitartean, Patxi Lopez lehendakaria Estatu Batuetan dago jakina den bezala. Baina handik igortzen dituen seinale eta mezuak begirada zorrotzarekin jarraitzen ditu jendeak. Eta agian espektazioa ere sortuko du bihar Harvard-en emango duen hitzaldiak, zeina honako kartel honekin iragarri duten antolatzaileek, zazpi probintzien mapa eta guzti.
Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia, Kofi Annan, izango da asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzian. Harekin batera, Pierre Joxe Frantziako barne eta defentsa ministro sozialista izandakoa, Gro Harlem Brundtland Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro izandakoa, Gerry Adams Sinn Fein-eko liderra, eta Jonathan Powell, Blairren laguntzaile izandakoa etorriko dira, gaur Lokarrik eta Nazioarteko Harreman Taldeak iragarri dutenez. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia ez dator agenda arazoak omen dituelako.
Paul Rios eta Silvia Casale, gaur.
Euskarazko hedabideak hobeak al dira erdarazkoak baino? Galdera horri erantzun argia eman dio Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzaileak: "Bai, hobeak dira".
Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?
Zure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena.
Orain arte euskaldunon artean oihartzun asko izan ez badu ere, munduko gero eta txoko gehiagotara heltzen ari den haserre-olatua gurera heldu da. Larunbat honetarako, Urriak 15, manifestazio eta antzeko ekitaldien deialdi mundiala dago eta Euskal Herriko sei hirietatik gertuen duzunera joateko aukera duzu.
Atzo ezagutzera eman zen Dennis Ritchie, C hizkuntzaren sortzailea eta Unix sistemaren sortzailea Ken Thompson-ekin batera, hil egin zela urriak 9an 70 urte zituela:
--------------- #include int main() { printf("goodbye, dad\n"); return 0; } -----------------
Joan den ostegunean, Steve Jobsen heriotzaren berria zabaldu zenean, komunikabideak, sare sozialak eta Internet osoa dolu mezuz bete ziren, gizon handi bat hil zela esanez eta bere figura goraipatuz. Hori ikusita, bera eta berak egindakoak batere mirestekoak ez direla pentsatzen dugun batzuk ere saiatu ginen gure mezua zabaltzen sare sozialen bidez, baina oihartzun gutxi eta kritika askorekin. Joxe Arantzabalek, adibidez, esan zuen "arinkeria galantak" entzuten ari zela Jobsen aurka. Ez dakit zehazki nik esandakoei buruz ari zen, baina izan zitekeen lasai asko, ez bainintzen moztu Jobsez pentsatzen nuena esatean...
Gure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea.
Opor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Iruñeko Karrikiri elkartean duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai.
Udaberrian eskainitako ikastaroak balorazio ezin hobeak jaso zituen ikasleen aldetik eta horrek bultzatu gaitu ikastaroa berriro ere eskaintzera. Aurrekoan bezala, oraingoan ere, Jesus Mari Arruabarrena izango da irakaslea. Hona hemen egile honen argazkietariko bat Gertukoak liburuan argitaratutakoa.
Joan den astean Bilbon izandako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan izan nintzen, enpresaren izenean. Partaidetza era berriak bizitza publikoan zen goiburua, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli nintzen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko periferiaren papera era honetako jardunaldietan.
European Youth Carth-ek iPhone-erako bere lehenengo aplikazioa atera du Europa osoan Europar Gazte-txartelaren deskontuak geo-kokatzeko.
Datorren astelehenean, urriak 17, Nazioarteko Konferentzia izango da Donostian, "Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko." Gaur aurkezpena izan da, baina larunbatean jakinaraziko omen da programa eta partaideen zerrenda. Horien artean, Bertie Ahern eta Tony Blair Irlanda eta Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak egon daitezkeela iradoki du egunkari batek. Ez dena egongo, ordea, Patxi Lopez lehendakaria izango da. Ez omen dute gonbidatu, eta gainera Estatu Batuetarako bidaia dauka programatuta.
Aspaldiko partez izan dut aurten aukera Zabaltegi Perlak saileko 15en bat film gozateko. Baita hauetako askotan ere nolabaiteko elkarrizketak egile, zuzendari, protagonista hainbatekin. Hori bai, espainolez. Solasaldion erdietan-edo egin da hasierako aurkezpena euskaraz eta espainolez. Besteetan espainol hutsez. Ondoko elkarrizketa guztiak, espainolez, edo espainolera bakarrik itzuliak. Euskara ez da (nonbait) Zinemaldiko hizkuntza ofiziala. Edo baldin bada, ez da hala tratatzen.
Aizue, ikusita al daukazue Jim Carrey aktorearen The number 23 filma? Carrey 23 zenbakiarekin obsesionatuta dago filman, uste duelako bere inguruan bizi dituen gertakari guztiak nolabait 23 zenbakiarekin, 23 zenbakiaren permutazioren batekin edo 23 zenbakiarekin zerikusia duen edozerrekin erlazionaturik daudela. 23 zenbakia atzetik duela uste duenez, edonon ikusten du zifra hori. Ba tira, niri gauza bera gertatzen zait, baina zifra edo zenbaki batekin izan ordez, irudi edo forma batekin gertatzen zait.
Pando Networks enpresak Global Internet Speed Study txostena kaleratu du. Interneteko konexioaren abiadura eta fidagarritasuna aztertu dute planeta osoan. Hego Koreako konexioa omen da onena; Europa Ekialdeko herrialdeak dira nagusi aurreneko 10en artean; Frantzia erdipurdi dabil; Espainia negargarri. Hona hemen xehetasunak.
Argazkiak.org | Munduko sare-abiadurak © cc-by-sa: sustatu
Padrig An Habask adiskide bretoiak, Garabidek 2010. urtean argitaratu zuen lehenengo liburua, "Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk", bretoierara itzuli berri du "Arnod an Euskareg" izenburupean.
Euskal Herrian dugun ohitura txarrenetako bat, gure herriaren alde hainbeste egin duten pertsonak behar bezala ez gogoratzea da. Horren lekuko, adibidez, gure herrietako kale izenak dira. Horietan, Espainia edo Frantziaren alde borrokatu zuten militar gehiago daude gure nazioaren alde maila politiko edo kulturalean aritu direnak baino.
2012ko Ibilaldia dagoeneko errealitate bat da Itxaropena Ikastolako familiarentzat. Iazko Ibilaldian lekukoa hartu zuten lehendakari eta zuzendariak, eta dagoeneko gaur sorpresa txiki bat izan dute ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek.