Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ralph Steinman, Medikuntza Nobel saria gaur, irailaren 30ean hil zen

Zientzia.net
2011-10-03 18:10

2011ko Medikuntza eta Fisiologiako Nobel sariak iragarri ditu gaur Nobel Fundazioak. Bruce A. Beutler, Jules A. Hoffmann eta Ralph M. Steinman izan dira saridunak , zelula dendritikoak eta hartutako immunitatean duten funtzioa aurkitzeagatik.

Sorpresa arratsaldeko lehen orduan iritsi da. Izan ere, Rockefeller Unibertsitateak jakinarazi du Ralph M. Steinman irailaren 30ean hil zela, eta sendiak gaur eman diola heriotzaren berri unibertsitateari.

Ralph Steinman, Medikuntza Nobel saria gaur, irailaren 30ean hil zen. Nobel saria bizirik dauden pertsonei bakarrik ematen zaie

Medikuntzako Nobel saria, immunologia-sistema ikertu dutenentzat

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu