"Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten", larunbatean
2011-10-07 09:10
Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten izenburupean, punta-puntako hizlariek konkistaren alde juridikoa, arkeologikoa, literarioa eta politikoa azalduko dituzte. Matrikula doan izango da, baina aurreikuspenak egiteko aurretik izena ematea eskertuko genuke. Bazkarian izena emateko, nafarroa@ueu.org helbidera idatzi edo 948362563 telefonora deitu daiteke.
Jardunaldiak Iruñeko Jaso ikastolan izango dira (heltzeko argibideak: hemen). Twitter bidez ere jarraitu ahal izango dira (@ueuorokorra).
Honakoak dira hizlariak eta hitzaldiak:
- Roldan Jimeno Aranguren (Historian lizentziatua eta Zuzenbidearen Historian irakaslea NUPen; UEUkidea): Konkistaren justifikazio juridikoa.
- Juantxo Agirre Mauleon (Arkeologoa eta Aranzadi Z.E.; UEUkidea): Amaiurko gaztelua. Nafarroako konkista arkeologiaren ikuspegitik.
- Santiago Leoné Puncel (Historian doktorea): "Konkista Nafarroako imajinarioan".
- Emilio Majuelo Gil (Historialaria eta NUPeko irakaslea; UEUkidea): Arturo Campion eta Nafarroako konkista.
- Patxi Larrion Galdeano (Historian lizentziatua; UEUkidea): Nafarroaren konkista literaturan.
- Patxi Abasolo López (1512-2012 Nafarroa Bizirik-eko kidea; UEUkidea): "Konkista eta memoria historikoa".
- Mahai-ingurua: Konkista gaur egungo politikatik (Joseba Asieron Saez -Historian doktorea-, Floren Aoiz Monreal -historialaria- eta Bixente Serrano Izko -historialaria-).
Gainerako argibideak UEUko web-orrian aurkituko dituzue.
Erantzunak kargatzen...