Teknologia albisteak

UEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du

Erabiltzailearen aurpegia
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
2011-10-04 : 18:10

UEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da.

Berriari egindako elkarrizketan, legealdiko lan ildo nagusiak nabarmendu ditu Maren Belastegik:

Bi erronka nagusi izango ditugu. Batetik, euskaldun diren udalerrietan euskaraz soilik bizitzeko dituzten lege arazoak konpontzea; legea saihesten ibili behar izaten dugu, eta legearen babesa eskatuko dugu. Bestetik, udalerri euskaldunak direnek hala jarraitzea dugu helburu. Makroproiektuak-eta egiten dituztenean aurretik egoera soziolinguistikoaren azterketa egitea nahi dugu, eta ondorioak kontuan izatea, herri horrek aurrerantzean ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezan eta ez dadin erdaldundu.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen

Zuzendaritzako kideen argazkia eta izen-abizenak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen

Horrenbestez, Jon Bollarrek presidentea kargua utzi du, azken legealdian presidente eta azken bi legealdietan zuzendaritzako kide izan ondoren.

Erantzun

Sartu