Joseba Sarrionandiarentzako Euskadi Sariak eman du jada zer komentatu
Gaur goizean jakinarazi da Literaturako Euskadi Saria Joseba Sarrionandiari eman diotela, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik. Eusko Jaurlaritzak, saria ematen duenak, hala ere, ez dio sariarekin batera doazen 18.000 euroak egileari zuzenduko, ETAkoa delakoan.
Honako jakinarazpena zabaldu du Eusko Jaurlaritzak, Berriak informatzen duenez (ez baitugu guk oharrik aurkitu ez Kultura sailaren webgunean, ez Irekia edo Kulturklik informazio zerbitzu publikoetan):
Eusko Jaurlaritzak, legea betetzeko eta terrorismoa irmoki arbuiatzeko daukan konpromisoarekiko koherentziaz, oztopo larriak ditu berak babesten eta diruz hornitzen duen saria horrelako pertsona bati eman dakion, hau da, ETA organizazio terroristako kide izateagatik kondenatua izan den, kartzelatik ihes egin duen, 1985az geroz leku ezezagunean den eta bere militantziaz sekula damutu ez den pertsona bati.
Jaurlaritzaren betoarena El Pais egunkariak ere argitaratu du, eta lehen unean, akats handi batekin, gainera. Argazki batean ezkerretan kokatu dute Joseba Sarrionandia, eta han agertzen zena ez zen bera, baizik eta Iban Zaldua irakasle eta idazlea. Argazkia zuzendu dute, baina pantaila irudia atera diogu:
Gaur jakinarazitako gainerako Euskadi Sariak hauek dira:
- Euskarazko literatura itzulpena: Karlos Zabalak Zubi bat Drinaren gainean lanagatik.
- Literatura lanaren ilustrazioa: Iban Barrenetxea Bombástica Naturalis lanagatik.
- Gaztelaniazko saiakera: Iñaki Uriartek Diarios 1999-2003 lanagatik.
Erantzunak kargatzen...