Teknologia albisteak

Biribilkatu daitekeen telebista ultra-fina aurkeztuko du LG-k 2019an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-12-27 : 09:42

Telebista "biribilkagarria" prest omen du LG konpainiak eta 2019an zehar aurkeztuko dute. Telebista pantaila fin-fina izango omen da, nahi dugunean tolesteko edo biribilkatzeko modukoa. 

Poster bat, alegia. Poster baten antzera erabili ahalko den telebista bat. Kiribilduta erosi eta kiribilduta gorde daitekeena. Horixe izango da 2018ko gailu teknologikoen artean berritasun handienetakoa. LG-k dagoeneko prest omen du gailu berria.

65 hazbeteko OLED pantaila bat izango da. Prototipoak dagoeneko prest dituzte eta fabrikazioa hastear dago, Bloombergek aurreratu duenez. Poster itxura izango duen pantaila hori biribilkatzeko nahikoa izango da botoi bat sakatzea eta pantaila berez kiribilduko da. OLED telebistak merkatuaren %1a besterik ez dira une honetan (LEDak dira %98a), baina hazkundean egon daitekeen merkatua dela aurreikusten dute. 

Telebistak ez ezik, telefono tolesgarriak ere ate joka datozkigu, Sustatun lehenago ere aipatu izan dizuegun moduan. Azkenaldi honetan oso berrikuntza gutxirekin dagoen merkatua "berpizteko" aukera izan daitekeela uste dute fabrikatzaile gehienek. 

 

Erantzun

Sartu