Teknologia albisteak

Frantziako estatuak tasa bat ezarriko die enpresa teknologiko handiei (Google, Amazon, Apple eta Facebook)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-12-24 : 11:32

Frantziak ez die itxaron nahi Europar Batasuneko gainontzeko estatuei eta urtarrilaren 1etik aurrera tasa berezi bat ezarriko die konpainia teknologiko erraldoiei. 570 milioi euro jasotzeko asmoa omen du 2019. urtean zehar. 

 

Europako estatuen aspaldiko ardura da konpainia teknologiko erraldoiek ia ez dutela zergarik ordaintzen ogasun gehienetan. Hori dela eta, Frantziak eta Alemaniak irabazien %3ko tasa bat ezarri nahi diete GAFA izenez ezagutzen diren konpainia handienei (Google, Apple, Facebook eta Amazoni, alegia). Momentuz hortik kanpo geratuko lirateke Airbnb eta Spotify, zerrendan hurrengoak izan daitezkeenak.

Legea bideratzen ari dira, baina Europar Batasuneko 28 estatuen oniritzia behar du, eta Irlandak oraingoz ezezkoa eman du (bertan dituztelako euren egoitza nagusiak Googlek eta Applek, Irlandako gobernuak eskaintzen dizkieten abantaila fiskalei esker).

Bada, Frantziako estatuak erabaki du ez diela itxarongo gainontzekoei eta datorren astetik aurrera, 2019ko urtarrilaren 1ean hasita, tasa berezi bat ezarriko die goian aipatutako 4 konpainia erraldoiei. 500 milioi eurotako diru-sarrerak espero dituzte Frantziako ogasunarentzat. 

 

.........

Argazkia: easysmartech.com.

Erantzun

Sartu