'Ipuina.eus' biltegi digitala apailatu du Susa Argitaletxeak, Koldo Izagirre idazlearen ekimen bati webgune forma emanda. Izagirrek egina da ipuinen bilketa eta gaurkotze lana. Web atari honek euskal ipuin ezagunen eta ezezagunen aterpe izan nahi du, argitaratzean oihartzun handia izan zutenena/dutenena zein oharkabean pasa zirenena/direnena, generoaren paisaia zabala margotze aldera.
Hala azaldu du Koldo Izagirre ekimenaren sustatzaileak Kulturklik agerkarian:
Helburua "Gure ipuin modernoen edertasuna erakustea [da]. Genero honetako lanek eta autoreek aitormen publiko bat izatea. Euskaldunek plazer hartzea ipuinak irakurriz. Gure literaturaren ikuspegi osatuago baterako materiala izatea. (...) XIX. mendearen erdialdetik hasi eta egundainoko aldizkariak eta edizioak arakatu ditugu ipuin bila. Gaur egun, digitalizazioei esker, liburu, agiri eta aldizkari asko dauzkagu erraz samar kontsultatzeko. Denetik egin dugu. Gero materiala transkribatu eta gaur egungo grafiara ekartzea izaten da hurrengo pausoa."
Ataria gardena eta ikusgarria da. Estreinaldiaren une honetan, 21 ipuin daude bertan, 1804koa zaharrena; eta Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur azalera bezala ipuina berriena, 1993koa. Hiru atal nagusi ditu: ipuinak, autoreak eta kronologia.
Erantzun
Sartu