Sorian dauden euskararen arrastoen inguruko datu interesgarriak argitaratu ditu Heraldo de Soria egunkariak. Euskararen sustraietako batzuk Soria aldean egon daitzeke? Eduardo Alfaro arkeologoak idatzitako lana laster publikatuko da "Soria Edita"n. Alfarok lur honetako biztanle eta baskoien arteko lotura aurkitu duela esaten du.
Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitu dituzte aztarnak.
2001ean Eduardo Alfaro Peña arkeologoak zenbait hilarri aurkitu zituen, Cidacos, Linares eta Alhama ibaien inguruetan, Sorian, non, bide batez esanda, zeltiarren eta erromatarren hondarea oparoa baita, eta hasi zen hilarrietan azaldutako idazkunak aztertzen, gehienak latinez idatziak. Eduardo Aznar antropologoaren laguntzarekin, eta ikusita beste era bateko izenak agertzen zitzaizkiela hilarrietan, zabaldu egin zuen ikerketa. Guztira bost aldare-harri eta 34 hilarri aurkitu zituzten, ikerketa zeharo berri baten bidean jarri zituztenak.
Hilarri horietan agertutako izen indigena batzuk itxura euskaldunekoak dira: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar eta Velar-thar. Agian deigarriena, Villar del Rio udalerriaren La Laguna herrixkako etxe partikular batean ikertzaileek aurkitu zuten hilarri bateko izena da, “Antestius Sesenco” baten oroimenez eraikia, zeina bizi baitzen Kristo ondoren I edo II. mendean. Hilarriak bi eremu ditu (ikusi parte baten irudia artikulu hau ilustratzeb), goian testua eta behean zezen bat. Beheko partearen zati bat galduta dago, eta ertzak ukituta daude. Beheko partean antzematen da zezenaren bizkarraldea, Antestius gaztearen idealizazio sinbolikoa, hura 20 urterekin hil baitzen.
Ikertzaileek eman zuten hilarriaren berri Salamankako kongresu batean, eta bertan ikertzaile euskaldun batek ohartarazi zituen izenaren bigarren zatia, “Sesenco”, ez zela ez zeltera, ezta latina ere, baizik eta aitzineuskara, eta antz handia duela gaur egungo “zezenko” hitzarekin, “zezen gaztea” euskaraz.
Erantzun
Sartu