Teknologia albisteak

Barik, Mugi eta Bat txartelen bateratzera EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-01-14 : 08:32

Barik (Bizkaia), Mugi (Gipuzkoa) eta Bat (Araba) txartelak Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira aurki. Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela onartuko dute, eta Lurraldebusen zerbitzu guztietan Bat eta Barik txartelak erabili ahalko dituzte bidaiariek.

Orain arte, txartel horiek probintziako garraiobide publiko guztietan eta beste probintzietako garraiobide batzuetan erabili ahal ziren, baina ez guztietan. Adibidez: MUGI txartela ezin zen erabili Bilboko Metroaren 1 eta 2 lineatan. Edo BARIK eta BAT txartelak ezin ziren erabili Lurraldebuseko autobusetan.

Bi hilabete barru, MUGI erabili ahal izango da Bilboko Metroaren 1 eta 2 lineatan. Lurraldebuseko autobusek makina berriak izango dituzte BAT eta BARIK erabili ahal izateko. Araban, BAT txartela makina baliogabetzaileetan bakarrik karga zitekeen.

Gainera,  uelefono mugikor eta tabletetarako aplikazio informatikoa bat egongo da, mugikorretik kargatu ahal izateko. Aldaketa horiekin, Euskadiko garraio publikoaren sistema asko hobetuko da, eta erabilgarriagoa izango da Euskadin barrena batetik bestera ibili behar dutenentzat.

Garraio publikoa hobetzeko eman daitekeen hurrengo pausoa txartel bakarra da. Hau da, txartel bakarra egotea Euskadiko garraiobide guztietarako. Oraingoz, proba bat egingo da Bizkaian, mugikorretarako APP batekin.

Informazio gehiago, Irekia atari publikoan.

 

Erantzun

Sartu