Heziraul: lan orientabideko hezkuntza iraultzen
Heziraul proiektuak pedagogia eredu berritzailea darabil ikasleei hainbat gai modu erakargarrian azaltzeko, bideoak, aurkezpenak eta infografiak baliatuz. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko ikaskuntzan oinarritzen da.
Edukiak azaltzeko bideoak, aurkezpenak eta infografiak erabiltzen dira.
Guztira hamahiru (13) eduki multzo prestatu dira.
Hauek dira eduki multzoak, banan bana
- Lan zuzenbidea
- Lan kontratua
- Lanaldia
- Soldata eta nominak
- Lan kontratua aldatzea, etetea eta azkentzea
- Ordezkaritza enpresan eta negoziazio kolektiboa
- Gizarte Segurantza
- Lan-merkatua eta lana bilatzea
- Lantaldeak eta gatazkak
- Lan arriskuen prebentzioa: oinarrizko kontzeptuak
- Lan arriskuen prebentzioa: legedia eta antolaketa
- Lan arrisku faktoreak eta prebentzioa
- Lehen sorospenak
Gamifikazioa burutzeko Edpuzzle, Kahootak eta LpOka erabiltzen da.
HEZIRAUL proiektua aurrera eramateko Tolosaldea, Txurdinaga, Mendizabala eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetako, eta Laneki Elkarteko irakasleak aritu dira lanean. Laneki Elkarteak eta Tknikak kolaboratu dute proiektu honetan.
Ekimenaren webgunea CodeSyntaxek diseinatu eta garatu du.
Erantzunak kargatzen...