Teknologia albisteak

Bilketan arakatuz:, Eiffel dorrea eta igogailuen deskubritzea euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-01-13 : 11:26

Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA ataria. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Funts horietan aurkitutako bitxikeria bat dakarkizugu gaur.

Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte Bilketa proiektuko euskal funtsak.

Ipar Euskal Herriko dokumentuen funts handi honen alderdi interesgarrienetako bat Prentsa Bilketa deritzona da. 1844 eta 1945 urteen arteko hemeroteka handi bat da, lau argitalpen digitalizaturen artxiboak gordertzen dituena: Euskara,  Eskualduna (1945 arte) eta Ariel (zaharrena, 1844 eta 1852 urteen artean argitaratua).

Horietako batean, pieza berean, Eiffel dorrea eta igogailuen deskubritzea aurkitu ditugu. Duela 130 urte, 1889-01-06ko datarekin Le Réveil Basque-n idatzi zen artikulu bat: "Diote yeneralean goiti eta beheiti ibiliko direla ascenseurs deitzen diren machina batzuen medioz (...)". Hemen orrialde zehatza.

Lau hemeroteka horiez gain, hainbat erakundek aportatzen dituzte euren funtsak Bilketara. Ikus zerrenda.

Erantzun

Sartu