Teknologia albisteak

Hitza.eus eta eskualdeetako 'Hitzen' webguneak berritu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-01-15 : 10:45

Hitza.eus webgune orokorra eta eskualdeetako sei webguneak berritu egin dituzte, eta gaur estreinatuko dituzte atari berriak. Adibide Komunikazioa marketin agentziarekin elkarlanean egin dituzte diseinu berraldaketak.

Asier Alkorta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren webguneko arduradunak azaldu duenez, "erabilgarritasuna erraztea" izan da diseinu aldaketaren helburu nagusia: "Argiak eta irakurterrazak izango dira webgune berrituak".

Hauek dira diseinuz berritu dituzten webguneak:

Era berean, hedabide hauekin elkarlana sustatzeko Hitzakide kanpaina jarri dute abian. Hitzakide izateko honako aukera hauek daude egun: Hitzakide harpideduna —Hitza paperean eta gainerako produktuak etxean jasotzen dituena—, Hitzakide iragarlea —papereko eskaintza osoa jasotzeaz gain, iragarkiak jartzeko unean uneko deskontuak ditu— eta Hitzakidea —webguneko irakurlea eta proiektua babesten duena—. Hiru Hitzakide motek webguneko abantaila guztiez gozatu ahal izango dute: aleak PDF formatuan deskargatu, zozketetan parte hartu, deskontu bereziez baliatzeko aukera, webgunea euren nahien arabera antolatu, gogoko albisteak gorde... Horretaz guztiaz gain, «eduki aurreratuak» izango dituztela iragarri dute.

Beste azpiegitura batekin dago egina Zarauzko Hitza, CodeSyntax enpresak Tokikom sarearentzat egin duen Tokikom Plataformarekin.

Erantzun

Sartu