Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedia erabiliz ikasgelarako jolasak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-01-22 : 11:55

Irakasle batek euskarazko Wikipedia erabiliz ikasgelan planteatu daitezkeen zenbait joko ilustratu ditu bere blogean, Bihar Da Berandu delakoan.

Horra, planteatzen duen jokoetako bat: taldeka banatu ikasleak, eta ea nork, zein taldek, lotuko dituen lehenago bi artikulu (adibidez, Mokozabala eta Tibalt III.a Xanpainakoa) esteken bidez denbora gutxiago erabiliz. Ea zein taldek burutzen duen azkarrago, denbora gutxiago erabiliz, abiapuntutik helmugarainoko bidea.

Adibidea: Ea nork lotzen dituen azkarrago eta esteka gutxiago erabiliz bi artikulu hauek:

Bukaeran denbora neurtzeaz gain nabigatzailearen historia-orria erakutsi beharko da ea zenbat klik egin diren.

  • Kronometroak martxan!

Irakasleak berak esperimentua egin eta hauxe izan da ibilbidea: Shakespeare > Cervantes > Palermo > Sizilia > Sumendi.

Hori bai, ez du esaten zenbat denbora hartu dion...

Gehiago ikasteko, Bihar Da Berandu, eta joko honen inguruan ingelesez sortutako The Wiki Game platadorma

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago