Euskarazko Wikipediak gaur jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik %26ra igo baita biografietan emakumezkoen portzentia (duela 6 urte, gaurkoaren erdia zen).
Euskal Wikilarien Elkarteak poster bat atera du 15.000 izen horiek PDF handi batean itsatsiz. PDF horren irudi puskata bat da hemen itsatsi duguna artikulua ilustratzeko (beste irudi zati batzuk hemen).
Duela urte eta erdiko kopuruak:
Eta oraingoak, kopuruan eta grafikoki:
Portzentaitara ekarrita:
Wikilari euskaldunen ahalegin kontziente baten ondorioa ere badira aurrerakuntza hauek. Azken urte eta erdian, emakumezkoen biografia berri gehiago sortu dituzte, gizonezkoenak baino. Hori da bidea.
Estatistika hauen jarraipena egin daiteke Wikidata bilaketen bidez. Hemen euskarazko emakume-biografia guztiak ematen dituen esteka: https://w.wiki/6Qy4 // Eta beste honek emango dizkizue portzentaiak eta kopuruak, generoaren arabera: https://w.wiki/6R9E
Era berean, biografien portzentaian, ondo kokatuta gaude beste wikipedia batzuekin alderatuta, Espainiako wikilari elkarteak zabaldutako taula honetan ikus daitekeen bezala:
Datu horietan izatez jada euskara aurreratuago behar luke (%26.1). Lehen postua asturierazko Wikipediari dagokio, proiektu berriago bat euskarazko Wikipedia baino, irizpide argiekin indar handiz ari dena lantzen azken urte gutxi hauetan.
Datu sorta hau beste jakingarri batzuekin hornitu Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak. Ikus hari honetan zenbait taula eta datu nabarmen.
Euskarazko Wikipediaren ahalegin honetan bat egin dezakezu, noski: editatu Wikipedia, eta nahi baduzu izena eman Euskal Wikilarien Kultur Elkartean, urteko 5 euroko kuotarekin ez da munduko bazkidetza garestiena.
Erantzun
Sartu