Teknologia albisteak
15

Biziaren osagaiak, zerutik erorita

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-17 : 12:21

Bi meteoritotan materia organikoa aurkitu dute, gatz kristaletan babestuta. Zientzialariek proposatutakoaren arabera, ura zegoen ingurune batean sortu ziren biziaren osagai hauek, eguzki-sistema jaio eta gutxira. Seguruenez, zientziak eta gizateriak aurrean duten erronkarik zirraragarrienetakoarekin lan egiten dute Lurretik kanpo bizia ote dagoen aztertzen dutenek. Urratzeko duten bidea, ordea, ez da erraza.

Publizitatea

Hilabete barru amaituko da Caf-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea

2018-01-15 : 16:16

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. Zientzia-dibulgazioko artikulu originalak, argitaratutako zientzia-kazetaritzako lanak eta sorkuntza-bekarako proiektuak onartzen dira. 2.000 €-ko 4 sari eta 5.000 €-ko beka bat banatzen dira, tartean, NEIKERsari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

Ur beroa lehenago izozten da ur hotza baino (bai, ondo irakurri duzu)

Sustatu
2018-01-01 : 10:04

Aspalditik da ezaguna (greziarren garaitik), baina oraindik ere harritu egiten gaitu. Egia baita, ur beroa lehenago izozten dela ur hotza baino, beti ez bada ere, bai baldintza jakin batzuetan. Mpemba efektua deritzo ustez logikaren aurkakoa den fenomeno horri. Fenomenoa bera ezaguna izan arren, noiz eta zergatik gertatzen den ez dago oraindik erabat garbi. Ikerlari talde batek argi pixka bat ekarri du gai horren inguruan, fenomeno fisikoari marko teorikoa ezarriz.

Gaur duzu (abenduak 26) arrazoi naturalengatik hiltzeko egunik probableena #ArgiIbili

Sustatu
2017-12-26 : 08:48

Eguberrietako zorion eta pakea,... beharbada betiereko pake bihur daiteke. Izan ere, modu naturalean hiltzeko urteko egunik probableenak Gabonetan daude. Gaur da (abenduak 26) egunik probableena; abenduaren 25a (Eguberri eguna) bigarrena; eta urtarrilaren 1a zerrendako hirugarrena. Tira, Estatu Batuetako datuak dira, egia esateko; auskalo Euskal Herrian ere horrela ote den. Baina ez esan titular potentea ez denik: Gabonek hil egiten dute! ;)

Geminidak 2017, ozar-izarren timelapsea

Sustatu
2017-12-24 : 11:02

Urtean zehar ikus daitekeen meteoro-euri ederrenetakoa da Geminidena. Abenduan izan ohi da. Granadako zaletu batzuen ondorengo timelapsea grabatu dute duela egun batzuk Granadan. Bideo honetan 3 orduko jarduera jaso dute, 100 meteoro baino gehiago. 

Hegaztien migrazioa irudikatzen duten mapa animatuak

2017-12-22 : 12:32

Gero eta gehiago dira hegaztien behaketak bildu eta erakusten dituzten webguneak. Horietako bat da EuroBirdPortal (EBP). Azken eguneraketaren ostean, hegaztien joan-etorriak erakusten dituzten mapak sortu daitezke. Milaka ornitologoren datuak bildu eta mapa dinamiko hauen bidez erakusten dituzte. 105 espezieren ibilerak marraztu daitezke, guztiak ere datu errealetan oinarrituta (ornitologoen behaketetan, alegia). "Hiritarren zientzia" deitzen den horren erakusleihorik handienetakoa da EuroBirdPortal. 

2017ko zientzia-albiste nabarmenenak

2017-12-22 : 11:44

Aurten Elhuyar Zientziak landutako gaien artean, hauek izan dira eragin handiena izan dutenak:

Izarrarteko lehenengo misioa 2069rako iragarri du NASAk

Sustatu
2017-12-21 : 10:31

Ilargira makinatxo bat misio bideratu ditu gizakiak 1966. urteaz geroztik; Martera heltzeko asmoak ere dozenaka izan dira. Saturno edo Jupiter ere aztertu izan ditugu, baita planeta urrunagoak ere. Baina betiere gure eguzki sistema barruko misioak izan dira, sekula ere ez izarraterko misioak. NASAk jakinarazi duenez, 2069rako aurreikusten dute lehenengo misio interestelarra, eguzki sistematik irten eta Alpha Centauri izar sistemara iritsiko litzatekeena. Gizakia ilargira iritsi zeneko lehenengo mendeurrena beteko da 2069an. Berriz esan ahalko dugu, "urrats handia gizateriarentzat".

Borraska sakonak izendatzen hasi dira Aemet, MéteoFrance eta IMPA. "Ana" izan da lehenengoa

Sustatu
2017-12-12 : 12:53

Espainiako, Frantziako eta Portugalgo meteorologia zerbitzuek iragarri dutenez, hemendik aurrera borraska edo behe presio sakonak izendatzen hasiko dira, munduko beste lurralde batzuetan zikloi edota urakanekin egiten den bezalatsu. Erabakia hartu (abenduaren 7an) eta berehala jarri dute martxan protokolo berria: Ana izan da erabaki honen ondorioz bataiatu duten lehenengo borraska, gure ingurura heldu den lehenengo ekaitz "izenduna", hartara. Segida historikoko aurrenekoa, Ana.

2017ko urakan-denboraldiaren laburpena: "izugarri aktiboa" eta ezohikoa

Sustatu
2017-12-07 : 16:20

Azaroa amaitzearekin batera itxi da urakanen denboraldia, azaroaren 30ean bukatzen baita ofizialki (ekainaren 1ean hasi eta azaroaren 30ean buka). NASAk laburpen txiki bat egin du, eta aurtengoa "izugarri aktiboa" izan dela ondorioztatu du. Irudian agertzen den moduan, ia-ia izen barik ere geratu dira ;)

Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko

2017-12-03 : 10:31

Mundu global eta askotarikoan, berdintasunean sakontzeko beharra dagoen batean, bizi gara. Bereziki kezkatzen gaitu generoaren eta teknologiaren arteko etenak. Hori dela eta, azaroaren 27an, Ada Byronen heriotzaren 165. urteurrenarekin bat etorriz INSPIRA manifestua: Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen aurkeztu du Deustuko Unibertsitateak.

Kalean da Elhuyar aldizkaria, formatu eta diseinu berriekin

2017-12-01 : 10:59

Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Hala, lehen baino txikiagoa, garbiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Edukia ere eraberritu du, neurri batean. Izan ere, betiko helburuari eusten dio: zientzia eta teknologia munduan gertatzen denaren berri ematea, era zorrotz eta entretenigarrian. Orain, baina, orri gehiago ditu, eta zientzialariek berek, pertsonek, dute lehentasuna.

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

2017-11-18 : 11:36

CRIPSR/Cas9 genoma editatzeko teknikari buruzko erreportajea da saritua. Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du Teknopolisen erreportajea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››