Sekula aurkitu den Homo sapiens zaharrena, DNA editatzeko metodo berriak, duela 2,7 milioi urteko izotza jaso da Antartidan, orangutan espezie berria aurkitu dute Indonesian, neutrinoen inguruko aurkikuntza ikusgarriak, ... eta, beharbada, 2017ko albiste zientifiko handiena: astronomoek lehenengoz behatu ahal izan dute bi neutroi-izarren arteko talka, kosmosean gertatzen den fenomenorik bortitzenetakoa. Guztia ere 4 minutuko bideo batean jasota (ingelesez, azpititulu automatikoak ere baditu).
Erantzun
Sartu