Teknologia albisteak

Kalean da Elhuyar aldizkaria, formatu eta diseinu berriekin

Erabiltzailearen aurpegia
2017-12-01 : 10:36

Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Hala, lehen baino txikiagoa, garbiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Edukia ere eraberritu du, neurri batean. Izan ere, betiko helburuari eusten dio: zientzia eta teknologia munduan gertatzen denaren berri ematea, era zorrotz eta entretenigarrian. Orain, baina, orri gehiago ditu, eta zientzialariek berek, pertsonek, dute lehentasuna.

Hala, elkarrizketak, analisiak, iritzia eta ikertzaileek egindako artikuluek osatzen dute aldizkaria. Horrez gain, gaurkotasuneko erreportajeek eta albisteek ere leku nabarmena dute. Eta bestelako atalak ere baditu aldizkariak, hala nola Istorioak, zientziaren historiaren pasarteekin, edo Ikusmiran, kalitate handiko zientzia-argazkiekin.

Aldizkari berrituaren lehen zenbaki honetan, Eva Poveda López birologoa da elkarrizketatu nagusia. Hiesaren birusean aditua da, eta abenduaren 1a da, hain juxtu, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Erreportajeak, berriz, hauek dira:

  • Gorputza ere bagara. Gorputzaren bidezko bizipenek garunean eta haren funtzioetan duten garrantziari buruz. 
  • Tinto ibaia, beste mundu bat. Tinto ibaiko berezitasunen eta han egiten diren ikerketen gainekoa.

Urteko harpidetza 16 € da.  Lau zenbaki argitaratzen dira paperean, eta egunero eskaintzen dira eduki berriak webgunean

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago