Urpeko leize-sistema handiena izan daitekeena aurkitu dute Yucatanen (Mexiko), Tulum ondoan. Lehendik ere ezagunak ziren bi leize handi, Sac Actun (263 km) eta Dos Ojos (83 km) lotuta daudela ikusi dute ikerlariek, eta Sac Actun sistema osoa bihurtu da munduko urpeko leize-sistema handiena. 347 km-ko luzera dauka. Ingurune izugarri aberatsa da, biodibertsitate handikoa eta baita ondare arkeologiko asko gordetzen dituena.
Erantzun
Sartu