Teknologia albisteak

Geminidak 2017, ozar-izarren timelapsea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-24 : 11:02

Urtean zehar ikus daitekeen meteoro-euri ederrenetakoa da Geminidena. Abenduan izan ohi da. Granadako zaletu batzuen ondorengo timelapsea grabatu dute duela egun batzuk Granadan. Bideo honetan 3 orduko jarduera jaso dute, 100 meteoro baino gehiago. 

Geminidak aktibitate handiko ozar-izarrak dira. Meteoro-euria da, abenduan ikus daitekeena. Ozar-izar horien sortzailea 3200 Phaethon asteroidea da. Euri horren meteoroek oso mugimendu geldoa dute eta, normalean, ia abendu osoan ikus daitezke, bereziki 7tik 17ra, aktibitate nagusia abenduaren 14ean izanik; baldintza egokietan 120-160 meteoro/orduko izan daiteke eta horrek Quantratidekin batera aktibitate handieneko euria bihurtzen du. Astronomia zaletu batzuek (Antonio eta Zerjillo) ondorengo time-lapsea grabatu zuten Granadan joan zen abenduaren 14an. Bideo honetan 3 orduko jarduera jaso dute, 100 meteoro baino gehiago.  

2017 Geminids Meteor Shower from Zerjillo on Vimeo.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago