Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute antolatzaileek, bosgarren aldiz
Zientzia-dibulgazioko XIV. CAF-Elhuyar sariak martxan dira maiatzaz geroztik, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da. Aurtengo sariketan, bi sail izango dira: dibulgazio-artikuluei dagokiena, bata, eta dibulgazio-liburu bat idazteko bekarena, bestea. Dibulgazio-artikuluen sailean, hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dituzte: lehen saridunak 1.200 jasoko ditu, bigarrenak 800 eta hirugarrenak 600 ; 25 urtetik beherako egileen artikulu onenak 400 -ko saria izango du. Bestalde, dibulgazio-liburu bat idazteko proiektu onenak 5.000 euroko beka jasoko du. Elhuyar Fundazioak eta CAF ek sari hori emango duten bosgarren aldia izango da aurten, eta liburuaren egileak urtebete izango du proiektua gauzatzeko.
Bi sailetako lanak Elhuyar Fundazioaren egoitzara bidali beharko dituzte parte-hartzaileek. Oinarriak www.zientzia.net web gunean daude ikusgai.
Lan guztiak euskararen eta zientziaren alorrean esperientzia handia duen epaimahai bati bidaliko zaizkio, eta hark erabakiko du XIV. CAF-Elhuyar sarien irabazleak zein diren. Irabazleen berri 2008ko martxoan emango da, Elhuyar Fundazioaren egoitzan egingo den sari-banaketan.
Erantzun
Sartu