Teknologia albisteak

"Teknoskopioa 2008" gazteentzako ideia-lehiaketa martxan da

Izaro Aizpurua - Elhuyar Fundazioa
2008-10-06 : 12:10

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako lehiaketa honek ‘Lehengaia’ izango du ardatz, eta ikasleak Lurra salbatu behar duten superheroi bihurtuko dira. Zientziaren Astearen barruan antolatu dute ekimen hau Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsite eta Ikerketa sailak.

Publizitatea

XV. CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko sariak abian dira jada

Izaro Aizpurua - Elhuyar Fundazioa
2008-09-25 : 18:09

Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian, XV. edizioa jada. Aurtengo ekitaldian hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; eta guztira 4.200 € banatuko dira saritan.

Ikasturte berria, EuskalNatura berria

Antton Alberdi - EuskalNatura.net
2008-09-15 : 10:09

Beste behin, ikasturte berriaren etorrerarekin batera EuskalNatura.net webguneari diseinu eta edukian itzuli bat gehiago eman diogu. Diseinua goitik behera aldatzeaz gain, eduki berri ugari jarri ditugu bisitarien eskura eta lehenagotik zeudenak eskuragarriago bihurtzen saiatu gara.

5

Hadroien Talkagailu Handia (LHC azeleragailua), etzi martxan

Sustatu - CERN
2008-09-08 : 11:09

Historian egin den esperimentu zientifiko handienaren hasiera etzirako, irailaren 10erako, iragarri dute azkenean. Genevako CERN-ean izango da. Egun horretan LHC (Large Hadron Collider azeleragailua) martxan ipiniko da eta satelite bidezko broadcast-ean eta zuzeneko webcast-ean jarraitzeko aukera izango goizean goiztik.

Tunguska Eguna

Sustatu
2008-06-30 : 15:06

Gaur dela 100 urte, 1908ko ekainaren 30ean, izan zen Tunguskako gertakaria, Siberia urrunean, Tunguska izeneko eskualde batean, izandako leherketa handi bat, baso ugari suntsitu zituena. 100 urte geroago, ez dago ideia argirik zerk eragin zuen leherketa,

Biokimikari batek irabazi du Basque Research VI. Tesi Saria

Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2008-06-16 : 15:06

Berezko abortuak iragartzeko markatzaileei buruzko lan batek irabazi du Basque Research web gunearen VI. Tesi Saria. Estibaliz Alegre Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea da lan irabazlearen egilea. Bigarren saria unibertsitate bereko Carolina Cebriánek jaso du. Euskarazko lan onenaren saria Euskal Herriko Unibertsitateko Adam Zawiszewskirentzat izan da.

VI. Zernola Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean

Armix - Elhuyar Fundazioa
2008-05-30 : 18:05

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen zientzia eta teknologiako olinpiada honetako irabazleak Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko, Bermeoko Eleizalde ikastolako eta Donostiako Axular Lizeoko ikasleak izan dira. Olinpiadaren amaierako festa Arrasateko Polo Garaian izan da eta 150 gaztek hartu dute parte.

Gizakiaren barreiaduraz datu berriak ikerketa genetiko batean

Sustatu - EuskalNatura.net
2008-05-27 : 15:05

Genetikari talde batek gizaki modernoak munduan zehar izan zuen barreiadura aztertu du datu genetikoak erabiliz. Azterketan euskaldunak eta gure ahaideen arteko loturak ere azaldu dituzte.

Zumaiako Algorriko labarrak, Discovery Channelen eta Science aldizkarian

gorka zabaleta - Baleike
2008-05-23 : 10:05

Dinosauroen desagerpenari buruzko erreportajea grabatzen ari da Discovery Channeleko talde bat, eta Zumaiako Algorrin izan dira Jan Smit geologo nederlandarra elkarrizketatzen. Algorriko haitzetan aurkitutako datuekin osatu ahal izan zuen mundu osoan ezaguna den meteoritoaren teoria. Bestetik, Science aldizkariak Algorriko haitzak oinarri hartzen dituen ikerketa bat argitaratu du.

Basque Research Tesi Saria, maiatzaren 1etik aurrera

Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2008-04-25 : 14:04

VI. Tesi Saria abian jarriko du Elhuyar Fundazioak Basque Research web gunearen bidez. 2007an aurkeztutako eta gainditutako zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara, eta hiru sari egongo dira jokoan.

2

Roberto Navigliren hitzaldia

Eneko Agirre - IXA taldea
2008-04-23 : 13:04

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterraren barruan, Roberto Navigli adituak hitzen adiera desanbiguazioa eta adieren granularitateari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Donostiako informatika fakultatean.

1

Lorenz-en erakarlea eta tximeleta efektua

Sustatu
2008-04-17 : 12:04

Atzo hil zen Edward Lorenz meteorologo eta matematikaria, kaosaren teorien sortzaileetako bat. Eguraldiaren aldagai ñimiñoenak izan dezakeen ondorio handien inguruko lanak egin zituen, eta tximeleta efektua deitu zion horri. Honela laburbildu daiteke efektua: Tximeleta bat hegaldatu da Txinan, eta (ondorioen ondorioen) ondorioz, urakana gertatu da Karibe itsasoan.

Irrika.net eta ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat)

Rakel Lopez - Elhuyar Fudnazioa
2008-04-07 : 10:04

UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazioak eta Elhuyar Fundazioa bildu dira zientzia euskaraz jendarteratzeko. Gazteentzako Irrika aldizkari eta webgunea eta ZIO bildumaren azken liburua, ‘Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan’ aurkeztu dituzte.

3

Geni.com, genealogia 2.0

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-04-04 : 11:04

Geni.com izeneko tresna polita aurkitu berri dut sarean. Arbola genealogikoak sortzeko gauza bat da. Erabilterraza eta oso birala.

2

CAF-Elhuyar sariak: ingurune adimenduak; fisika eta metafisika

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-03-03 : 10:03

Ingurune adimendunei buruzko lan batek irabazi du XIV. CAF-Elhuyar dibulgazio-sarien lehenengo saria. Artikuluaren egilea Aitor Urbieta Artetxe debarra da, eta 1.200 € jaso ditu. Bestalde, Javier Navarro Los Arcos iruindarrak eskuratu du dibulgazio-liburua idazteko 5.000 euroko saria "Fisika eta metafisika" izeneko proiektuarengatik

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››