Teknologia albisteak

Mandelbrot-en hitzaldia Donostiako Arkitektura eskolan

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor
2007-11-12 : 08:11

Benoit Mandelbrot geometria fraktalen aitak, hitzaldia emango du azaroaren 16an, Donostiako Arkitektura Eskolan, goizeko 11etatik aurrera.

Benoit Mandelbrot akaso bizirik dagoen matematikari ospetsuena dugu. Geometria fraktala deritzoguna asmatu zuen 70. hamarkadan hain sonatua egin diren Mandelbrot multzoen bidez.

Mandelbrot Donostian izango da azaroaren 16an, eta Donostiako Arkitektura Eskolan hitzaldia emango du. Ekitaldia 11etan hasiko da, eta Mandelbrot berak 12ak aldera emango du hitzaldia.

Erantzun

Sartu