Teknologia albisteak
1

'Elhuyar' aldizkariak itxura eta eduki berriak izango ditu maiatzeko zenbakitik aurrera

Elhuyar Fundazioa
2009-05-04 : 10:05

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria eraberrituta etorriko da maiatzetik aurrera. Itxura aldetik, diseinu eta formatu berriak izango ditu, baina edukietan ere izango dira aldaketak: informazioa eskaintzeaz gain, zientziako eta teknologiako gaiei buruz hausnarketa egiteko aukera emango zaio irakurleari.

Publizitatea

Eusko Ikaskuntzaren 17. kongresurako proposamenak

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua
2009-05-01 : 01:04

Eusko Ikaskuntzak 2009ko azaroan (18, 19 eta 20an) egingo du XVII. Kongresua Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izenarekin, Gasteizko Europa Batzar eta Erakusketetako jauregian. Kongresuak izango dituen eremuetarako komunikazioak aurkezteko aukera dago datorren maiatzaren 30era bitartean.

Galduta dagoen robot bat laguntza eske

ItziMex
2009-04-21 : 09:04

Hiri erraldoi batean galduta dagoen robot bati inork lagunduko al lioke? Horixe izan zen New Yorkeko Tisch Arte Eskolako ikasle bati bururatu zitzaion galdera, bere artea komunikabide teknologietan kurtsoko proiektuari ekin zionean.

1

Galileoskopioa: zerura begira hasteko aukera

Sustatu
2009-03-28 : 11:03

Aurten Astronomiaren urtea dela eta, teleskopio merke bat sortu dute, edonori astronomiaren harra sortzen laguntzeko asmoz.

Galileoscope

2

Lau ikasle katalanen espazioko argazkiak

Sustatu
2009-03-18 : 17:03

Kataluniako institutu bateko lau ikaslek eta beren irakasle batek globo bat bidali dute espaziorantz, eta argazki kamera arrunt batekin atera dituzte argazkiak atmosferaren ertz-ertzean. Globoaren ibilbidearen datuak ere jaso zituzten Google Earth-en.


© GNU FDL: Meteotek08

XV. CAF-Elhuyar sariak: Zahartzeari buruzko artikulu batek jaso du lehenengo saria

Elhuyar Fundazioa
2009-03-10 : 19:03

Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da artikulu irabazlearen egilea, eta 1.200 € jaso ditu . XV. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat egin zen, eta Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina aktoreek girotu zuten.

EuskalNatura.net: 2 urte eta metamorfosia

Antton Alberdi - EuskalNatura.net
2009-01-29 : 08:01

EuskalNatura.net webguneak 2 urte bete ditu. Natura eta zientziaren inguruko informazioa euskaraz publikatzea xede duen guneak, igarotako bi urte hauetan Euskal Herriko eta munduko jazoera garrantzitsuenen inguruko 259 albiste, Euskal Herriko izaki bizidunen gaineko 80 informazio-fitxa, 250 animaliren soinu-artxiboak, 600 argazki, dozenaka bideo eta 600 artikulutik gora publikatu ditu.

Negu-udako ordutegi aldaketak, kalterako omen

Sustatu
2008-12-15 : 09:12

AEBetako Indiana estatuan egindako ikerketa baten arabera, alferrik da uda/neguko ordutegi aldaketen eragina energia aurrezteko orduan. Izatekotan, gehiago kontsumitzen omen da aldaketaren ondorioz.

2

Blas Uberuagari elkarrizketa

Luistxo Fernandez - Sustatu
2008-11-25 : 10:11

Blas Uberuaga Buber ezaguna da Interneteko euskal esparruan, Buberren euskal orria sortu zuelako joan den hamarkadan, sareko lehen euskal baliabideetako bat. Euskal jatorriko idahoarra da Blas, baina ez dugu elkarrizketatu ez euskal diasporaz, ez Interneteko euskal presentziaz galdetzeko, baizik eta energiaz, fisika nuklearraz eta Estatu Batuen politikaz jarduteko.

6

Homo proponit, sed Deus disponit

Sustatu
2008-11-22 : 10:11

Eliseo Gil arkeologoari elkarrizketa egin diote Veleiako eskandaluaz. Ez du kasu zehatzen gainean erantzun nahi, salbu eta 15. mendeko esaldi latino batez, zeharka: "nork demostratu lehen aipua 15. mendekoa dela?" Bere defentsa nagusia da bera arkeologoa denez, piezen jatorri arkeologikoaz erantzun dezakeela, baina epigrafista ez denez, ezin du erantzun idazkunez.

2

'Teknoskopioa 2008' ideia-lehiaketako sari-nagusia, Atarrabiara

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-11-14 : 10:11

Lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sánchez gazteak eskuratu du lehenengo saria Berdundis superheroia izeneko blogarekin. Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Iván Matellanes izan da, Earthman izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten Forestwoman blogak eskuratu du.

Bioteknologiari buruzko hitzaldia eta liburuaren aurkezpena

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-11-11 : 09:11

Elhuyar Fundazioak antolatuta, Bioteknologia eta Gizartea, harreman konplexua izeneko hitzaldia eskainiko du Leire Escajedo Zuzenbidean doktoreak, azaroaren 13an Donostiako Koldo Mitxelenan, goizeko 11:00etan. Hitzaldiaz gain, Bioteknologiaren aurrerapen osasungarri eta jasangarria liburua aurkeztuko da.

1

'Norteko Ferrokarrilla' irratsaioaren web gune berria

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-11-04 : 13:11

Norteko Ferrokarrillak, Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko irratsaioak, web gune berria du: http://norteko.elhuyar.org.

'Teknopolis' saioa ETB-3n estreinatuko da gaur

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-10-15 : 19:10

Maider Eguesek aurkeztu eta zuzenduta, gaur 21:30etan estreinatzen da ETBko telebista kate berrian eta asteburuan ETB-1 eta ETB-2n eskainiko da zientzia eta teknologiari buruzko saio hau.

2

Egunkariek gehien lantzen dituzten zientzia-gaiak

Izaro Aizpurua - Elhuyar Fundazioa
2008-10-13 : 08:10

"Zientzia, teknologia eta berrikuntza Euskal Herriko eguneroko prentsan 2008" ikerketa burutu du Elhuyar Fundazioak. Hamaika egunkaritan argitaratutako 6.448 testu aztertu dira lau hilabetez

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››