Teknologia albisteak

Eusko Ikaskuntzaren 17. kongresurako proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua
2009-05-01 : 01:04

Eusko Ikaskuntzak 2009ko azaroan (18, 19 eta 20an) egingo du XVII. Kongresua Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izenarekin, Gasteizko Europa Batzar eta Erakusketetako jauregian. Kongresuak izango dituen eremuetarako komunikazioak aurkezteko aukera dago datorren maiatzaren 30era bitartean.

Kongresuak bederatzi dimentsio aztertuko ditu, garapena neurtzeko makro-mundial, makro-lurralde eta mikro-tokiko mailetan erabiltzen diren adierazleetatik abiatuta sortu direnak eta baita ere horietako batzuk duten gaitasun gainerakorra kontuan hartuta aukeratu direnak:

  • Berrikuntza,
  • Globalizazioa,
  • Gizarte tira-bira,
  • Gizarte solidarioa,
  • Genero sistema,
  • Justizia,
  • Bizitza Kalitatea,
  • Guztionari balio handiagoa ematea
  • eta, azkenik, Gizarte Memoria.

Eusko Ikaskuntzak nahi du gizarteak sentitzen duenaren isla diren ekarpenak izatea Kongresuan. Hori dela-eta, gizarte-garapenerako agenteei eta Herri administrazioei komunikaziorako eta parte-hartzerako proposamenak aurkez ditzaten eta Kongresuak aztertuko dituen dimentsioetan present egon daitezen dei egiten die.

Komunikazio saioetarako proposamenez gainera, interesatuek aukera gehiago ere badute: posterrak, liburuen aurkezpenak, lan artistikoak ezartzea, erakusketak, dokumentalak, fikzioak, e.a.

XVII. Kongresuari buruzko informazio gehiago izateko, hemen.

Eusko Ikaskuntzari buruz

Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko-kulturala da 1918an Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru diputazioek sortua, euskal kultura garatzeko tresna egonkor gisa. EAEn, Nafarroan eta Iparraldean dago. Izaera pribatua du eta mundu osoan dauden bazkideek osatzen dute. 15 alor zientifikoetan biltzen dira.

Eusko Ikaskuntzak hiru fundazio ditu: Asmoz Fundazioa, Euskomedia Fundazioa eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa. Dagoen erkidegoetako erakunde publikoekin elkarlanean jarduten du, Euskal Herriaren garapena bultzatzen du eta gizarte gizarte kohesioa eta izaera partekatuak bultzatzen ditu, horretarako ikerketak eginez eta ezagupena zabalduz.

Erantzun

Sartu