
Eguraldi onarekin sare sozialetako giroa ere hobea omen da. Horixe ondorioztatu du Stanford Unibertsitateak egindako ikerketa batek. Twitterreko eta Facebookeko 3.500 milioi argitalpen aztertu ondoren, eta eguraldiarekin konparatu ondoren, ondorioztatu dute erabiltzaileek sare sozialetan daukaten jarrera askoz animosoagoa eta sinpatikoagoa dela eguraldi onarekin. Tira, azken batean, sare sozialetako datuak erabiliz, ondorioztatu dutena zera da: eguraldi onarekin zoriontsuagoak garela ;)
Sare sozialak baliabide eta aukera berriak eskaintzen ari dira erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emateko. Enpresa, negozio eta enpleguari zuzendutako komunitate soziala den LinkedIn ere lehia hortan murgildu da, bideoetan filtro geolokalizatzaileak jartzeko aukera eskainiz.
Googlek bere Pixel 2 gama osoa aurkeztu zuen atzo iluntzean. Laupabost produktu berri aurkeztu zituen, baina guri batek eman zigun atentzioa: itzulpen automatikoa egingo dizuten aurikular inalanbrikoak aurkeztu zituen, Pixel Buds izenekoak. Parean duzun pertsonaren ahotsa jaso, eta automatikoki itzultzen dizu. 40 hizkuntzatan funtzionatzen du hasiera honetan (euskaraz oraindik ez).
TaPuntu Kooperatibak PuntuSoziala egitasmoa sortu zuen urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu baten sareko presentzia hobetzeko. Zabalik da bigarren edizioan izena emateko epea urriaren 6a bitarte. Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioari esker.
Wikipediaren inguruan sortzen diren programak kudeatzeko tresna da " Dashboard". Berarekin editatoiak edo ikastetxeetan egiten diren lanak kudeatzeko aukera dago, artikuluak esleitu eta gainbegiratzeko erraztasunak emanez. Ingelesezko artikuluen jarraipena egiteko WhoColor izeneko tresna erabiltzen du sistema honek. Orain euskaraz izango dugu, ingelesa ez den beste hizkuntza batean instalatzen lehenengoa.
Duela hamarkada batzuk, estatubatuarrak eta sobietarrak gerran zeuden. “Gerra hotza” deitzen zioten, ez zituztelako su-armak erabili, nahiz eta biek ere arma nuklearren mehatxua erabili bestea beldurtzeko. Gerraren beste joko-zelaietako bat espazioa zen, eta hor, 1957ko urriaren 4an, Sobiet Batasunak aurrea hartu zien Amerikako Estatu Batuei. Gerra agian ez, baina bataila behintzat irabazi zuen. Zalantzarik gabe, Sputnik 1 espazioko ikerketen akuilu bihurtu zen, eta, 1969ko uztailaren 20an Neil Amstrong Ilargira iritsi eta “pauso txiki bat gizonarentzat, ikaragarrizko pausoa gizadiarentzat” esan zuen arte, sobietarrak eta estatubatuarrak parekatuta ibili ziren espazioko lasterketan.
Wikipediaren inguruan sortzen diren programak kudeatzeko tresna da “Dashboard“. Berarekin editatoiak edo ikastetxeetan egiten diren lanak kudeatzeko aukera dago, artikuluak esleitu eta gainbegiratzeko erraztasunak emanez. Ingelesezko artikuluen jarraipena egiteko WhoColor izeneko tresna erabiltzen du sistema honek. Orain euskaraz izango dugu, ingelesa ez den beste hizkuntza batean instalatzen lehenengoa.
Urrian eta 26. urtez, Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Europako 50 herrialdetan, ondarea balioan jarri eta herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Aurtengo deialdirako aukeratuko gaia “Gure paisaien eraikuntza” izan da. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektua gauzatu duten Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak ekintza honekin bat egin eta, hilabete osoan zehar, lehiaketa bat antolatu dute: “Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan. Gaia mugatu eta horrekin zerikusia duen artikuluen zerrenda osatu dute.
Nabigatzaile berria ari da garatzen Mozilla Fundazioa, Firefox Quantum. Une honetan darabilgun Firefox nabigatzailearen hurrengo belaunaldiko nabigatzailea izango omen da, kode erabat berrituarekin eta askoz ere bizkorragoa. Azkenaldian merkatuan nagusitzen ari den Chromeri konpetentzia egiteko asmoarekin dator. Azaroaren 14an aurkeztuko da, baina Beta bertsioa probatzeko aukera dago jada. Probatu dugu, bada, eta bai, nabarmen bizkorragoa da.
Etxeak eta logelak alokatzeko plataforma ezaguna da Airbnb. Hemendik aurrera, jatetxeetan erreserbak egiteko aukera ere emango du. Jatetxe "onen" bilatzaile bat eskainiko du bere aplikazioan eta klik gutxitan jatetxe horretan erreserba egiteko aukera emango dizu. Oraingoz bakarrik AEBko 16 hiritako jatetxeetan, baina datozen asteetan mundu osora zabalduko dutela iragarri dute.
Ibilgailu autonomoen eremuan aurrerapausu handiak eman dira azkenaldi honetan. Oraingoan Dubaitik dator albistea: lehenengo ibilgailu autonomo hegalarien probak hasi dituzte. Oraindik proba fasean, baina dagoeneko errealitate; gutxi barru bidaiariak eramaten hasteko prest egongo dira. Gidaririk gabeko taxi hegalariak izango dira. Dubaiko agintariek euren garraio-sistema publikoan txertatuko omen dituzte, gainontzeko garraiobideen pare.
140 karaktere gutxi ote diren, nahikoa ote diren; hobeto dela sintesia, edo zergatik mugatu behar den txiolarien jarioa... Etengabeko eztabaida, Twitter Twitter denetik. Bada Twitterrek erabaki du txio bakoitzaren karaktere-muga bikoiztea, probetan bada ere. Gaurtik aurrera, 280 karaktere idatzi ahalko dituzte zenbait txiolarik. Probetan, eta bakarrik hautatutako zenbait txiolarik, baina aldaketa sakona da 10 urte bete dituen sare sozial ezagunarentzat. Hain zuzen ere, 140 karaktere horien mugetan sortu eta hazi den txoritxoarentzat.
Gaur goizean aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Hain zuzen, hogeigarren denboraldia izango da, eta asteburu honetan abiatuko da, ETB1ean eta ETB2an. ETB1en larunbatero emango da, 13:30ean, eta ETB2n, berriz, igandero, 09:30ean.
Oarsopedia izeneko taldea sortu dute Wikipediaren barruan, Oarsoaldeko gaiekin lotutako eduki libreak sortzeko eta sarean libre zabaltzeko. Euskal Wikilarien Elkartearen helburua Wikipedia bultzatzea da, orain arte edizioan aritu direnengandik harago joatea. Alde batetik, jakintza zehatz bati buruz zerbait dakitenengana iritsi nahi dute, eta bestetik, tokian tokiko edukiak landu. Beñat Irasuegi (sustatzailea): "Hortik abiatuta, iruditu zitzaidan interesgarria izango zela Oarsoaldean talde permanente bat edukitzea, edukiak libre partekatzeko. Twitter bidez zabaldu nuen ideia, Telegram talde bat sortu genuen, eta 15-16 gaude". Wikiproiektu bat sortzen ari dira egun hauetan. Talde irekia da, eta Oarsoaldean bizi direnak bilduko dira bertan. Ziurtatu dutenez, Wikipedia Commons eta Wikidata erabiltzeko formazioa jasoko dute. Horrez gain, talde horrek eduki libreen filosofia sustatu nahi du.
Azken hilabeteetan pare bat aldiz aipatu izan dugu Sustatun MAREA izeneko super-kablea. Ipar Atlantikoaren bi alderdiak batuko dituen komunikazio-kablea da, ozeanoan inoiz bota den bizkorrena (160 Terabyte segunduko). Euskaldunontzat albiste izan da, gehienbat, super-kableak Euskal Herrian izango duelako Europako nodo nagusia. Sopelan hasi zuten instalazioa joan zen ekainean eta pare bat hilabetez jardun dute kablea ozeanoan barrena instalatzen. Asteburuan iritsi da kablea Ameriketara. Ozeanoaren bi alderdiak lotuta geratu dira, beraz.