Duela hamarkada batzuk, estatubatuarrak eta sobietarrak gerran zeuden. “Gerra hotza” deitzen zioten, ez zituztelako su-armak erabili, nahiz eta biek ere arma nuklearren mehatxua erabili bestea beldurtzeko. Gerraren beste joko-zelaietako bat espazioa zen, eta hor, 1957ko urriaren 4an, Sobiet Batasunak aurrea hartu zien Amerikako Estatu Batuei. Gerra agian ez, baina bataila behintzat irabazi zuen. Zalantzarik gabe, Sputnik 1 espazioko ikerketen akuilu bihurtu zen, eta, 1969ko uztailaren 20an Neil Amstrong Ilargira iritsi eta “pauso txiki bat gizonarentzat, ikaragarrizko pausoa gizadiarentzat” esan zuen arte, sobietarrak eta estatubatuarrak parekatuta ibili ziren espazioko lasterketan.
#gaurkoegunez duela 60 urte jaurti zuten lehen satelite artifiziala: #Sputnik1. Horri buruz @elhuyaraldizk an: aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/…
Erantzun
Sartu