Teknologia albisteak

Jatetxeetan tokia hartu ahalko da Airbnb bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-28 : 10:34

Etxeak eta logelak alokatzeko plataforma ezaguna da Airbnb. Hemendik aurrera, jatetxeetan erreserbak egiteko aukera ere emango du. Jatetxe "onen" bilatzaile bat eskainiko du bere aplikazioan eta klik gutxitan jatetxe horretan erreserba egiteko aukera emango dizu. Oraingoz bakarrik AEBko 16 hiritako jatetxeetan, baina datozen asteetan mundu osora zabalduko dutela iragarri dute.

 

Zure herrian zaudenean badakizu nora joan bazkaltzera edo afaltzera, baina kanpoan zaudenean, leku egokia aukeratzea eta erreserba egitea zailtxoagoa izan daiteke. Nitxo hori landu nahi du Airbnb-ek. Ez jatetxe guztien informazioa duen APP bat, baizik eta jendeak gustuko dituen jatetxe horiena. Atzerrian zaudenean, bisitatu "behar" duzun jatetxe hori eskainiko dizuna eta 2-3 klik errazetan erreserba egiten lagunduko dizun aplikazioa, konplikazio teknikorik gabe eta hizkuntza arazorik gabe.  

Airbnb-ek urtarrilean erosi zuen Resy izeneko erreserba-sistema, 13 milioi dolar ordainduta. Sistema hori da orain bere aplikazioan txertatu duena, pestaña berri batean. Momentuz Estatu Batuetan bakarrik erabili ahal izago da, 16 hiriburu handitako 700 jatetxetako informazioarekin (New York, Los Angeles, Miami, Charleston, Austin, Seattle,...). Hala ere, datozen asteotan hasiko omen dira munduko beste hiriburu batzuetako informazioa gehitzen.

Mugimendu honekin, Airbnb-ek beste urrats bat eman du bidaia-plataforma integral bat izateko bidean, etxeak alokatzeko aukera hutsa izatetik, bidaiarien premia guztiak asetxera arte.

 

Erantzun

Sartu