Oarsopedia izeneko taldea sortu dute Wikipediaren barruan, Oarsoaldeko gaiekin lotutako eduki libreak sortzeko eta sarean libre zabaltzeko. Euskal Wikilarien Elkartearen helburua Wikipedia bultzatzea da, orain arte edizioan aritu direnengandik harago joatea. Alde batetik, jakintza zehatz bati buruz zerbait dakitenengana iritsi nahi dute, eta bestetik, tokian tokiko edukiak landu. Beñat Irasuegi (sustatzailea): "Hortik abiatuta, iruditu zitzaidan interesgarria izango zela Oarsoaldean talde permanente bat edukitzea, edukiak libre partekatzeko. Twitter bidez zabaldu nuen ideia, Telegram talde bat sortu genuen, eta 15-16 gaude". Wikiproiektu bat sortzen ari dira egun hauetan. Talde irekia da, eta Oarsoaldean bizi direnak bilduko dira bertan. Ziurtatu dutenez, Wikipedia Commons eta Wikidata erabiltzeko formazioa jasoko dute. Horrez gain, talde horrek eduki libreen filosofia sustatu nahi du.
#Oarsopedia taldea sortu da, eskualdeko gaiekin lotutako eduki libreak sortzeko. #WikiLovesMonuments oarsoaldea.hitza.eus/2017/09/25/oar…
Oarsopedia, Oarsoaldea eduki librez betetzeko: oarsoaldea.hitza.eus/2017/09/25/oar… #oarsopedia pic.twitter.com/JIPVfjR11t
#Oarsopedia, Oarsoaldea eduki librez betetzeko oarsoaldea.hitza.eus/2017/09/25/oar… pic.twitter.com/DPtT9v9cum
Erantzun
Sartu