Teknologia albisteak

“Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan #EHDs

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-03 : 16:55

Urrian eta 26. urtez, Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Europako 50 herrialdetan, ondarea balioan jarri eta herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Aurtengo deialdirako aukeratuko gaia “Gure paisaien eraikuntza” izan da. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektua gauzatu duten Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak ekintza honekin bat egin eta, hilabete osoan zehar, lehiaketa bat antolatu dute: “Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan. Gaia mugatu eta horrekin zerikusia duen artikuluen zerrenda osatu dute.

Bi izango dira parte hartzeko bideak. Alde batetik, zerrendako artikuluak irudikatzen dituzten argazkiak bidali ahal izango dira. Bestalde, artikulu horiek editatu edo sortzeko aukera izango da ere. Bi sari banatuko dira, Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik: argazkirik onenari eta edizio lehiaketako irabazleari. Atal bakoitzeko irabazleak 4 liburu, 2 DVD eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtebeteko harpidetza digitala jasoko ditu. Horrekin batera, OndareBideak gunean bidalitako argazkiekin ibilbideak sortuko dira, bertan dauden beste edukiekin harremanetan jarriz eta aberastuz.

OndareBideak proiektuko ibilbideak.

OndareBideak proiektuko ibilbideak

Azken finean, guztiona den eta gertu dugun paisaia hori ezagutzera eman nahi dugu, guztion artean bere balioaz ohartzeko eta zaintzeko. Ziur zure herriko ibaiak bizipen asko ekartzen dizkizula gogora. Animatu eta parte-hartu!

Urriaren 1etik 31ra egongo da lehiaketa zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu sortu duten ataria

Erantzun

Sartu