Santurtziko Udal Euskaltegiak, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, Hizkuntzen Portfolio Europarra ezagutarazteko kanpaina jarri du abian.
Europako Kontseiluak bultzaturiko ekimena da, gobernu bakoitza bere kasa garatzen ari dena. Hizkuntza-ikaslearen kaiera moduko bat da. Horren jabeak bertan jasoko ditu ikasi dituen edo une horretan ikasten ari den hizkuntzen gaineko datuak eta gogoetak.
HPEa europar guztiei zuzenduta dago eta hiru atalek osatzen dute: a) Hizkuntz pasaportea; b) Biografia, eta c) Txostena. Portfolioa ikaslearena berarena da eta ez inongo erakunderena.
Europako Kontseiluak Portfolioaren bidez ondoko helburuak lortu nahi ditu:
Europako 19 herrik dute HPE ereduren bat balioztatuta eta dagoeneko 900.000 ikasle ari dira erabiltzen.
HPEa ezagutarazteko kanpainaren xehetasunak
Kanpaina hau euskara-irakasleei zuzenduta dago eta hitzaldiek eta mintegi birtualak osatzen dute.
Hitzaldi guztietarako ordutegia: 18:00 - 19:00
Hizlaria: Abel Camacho (Santurtziko Udal Euskaltegia)
Santurtziko Udal Euskaltegiaren plataforma telematikoan izango da 2004ko azaroaren 24tik abenduaren 17ra bitartean: www.santurtzieus.com
Hitzaldietan nahiz mintegi birtualean parte hartu ahal izango dute gaiarekin interesa duten guztiek.
Kanpaina honetan parte hartzea doanekoa izan arren, mintegi birtualean matrikulatzeko hainbat datu (izen-deiturak, lantokia, posta elektronikoa eta telefonoa) bidali beharko dira ondoko helbide elektronikora: adminABILDUAsanturtzieus.com, edo fax honetara: 944 610 215.
Hizkuntzen Portfolio Europarra edo Hizkuntzen Europar Portfolioa?
Hizkuntzen Europar Porfolioa ere erabiltzen ikusi dut nik...
Biak ala biak zuzenak direlakoan nago... zein hobetsiko?