Sustatu logoa Teknologia albisteak

Europako Konstituzioa Interneten dago jada euskaratua

Sustatu
2004-10-31 11:10

Hala iragarri zuen hau Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko (IZO) arduradun batek ostiralean ItzuL zerrendan Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak Europako Konstituzioaren euskarazko behin-behingo bertsioa jarri du bere web orrian. Hala ere, Sustatuk konprobatu zuen ostiral arratsaldean han ez zegoela... Geroago etorri da webgunearen eguneraketa.

IZOtik zera gehitzen zuten halaber:

Espainiako gobernuburu den Jose Luis Rodríguez Zapaterok adierazi du Erromara eramango duela euskal testua, galizierazko eta valentzierazko itzulpenekin batera (Kataluniako Generalitateak hau onartu baitu katalanezko bertsio gisa)

IZOk Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko adituei bidali die bertsio hau, beren ohar, iradokizun eta ekarpenak jaso eta Gabonetarako euskal testu bateratu bat adosteko.

Kataluniak valentzierazkoa ontzat emanaz, informazio gehiago hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu