Txorierrin Berbalaguna martxan
2005-09-14 10:09
Euskaldunak eta euskalduntzen ari direnak harremanetan jartzeko proiektua jaio da Derion. Proiektu honen atzean Tximintx euskara elkartea, Derioko udala, Txorierriko udal euskategia eta Txorierriko AEK daude.
Berbalagun proiektuan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, irailaren 30 arteko epea dago. Matrikula honako lekuetan egin ahal da:
- Tximintx euskara elkartean: Derioko KZgunean egunero 17:00tatik 19:00tara edo 635753595 telefonoan. Baita tximintx@euskalerria.org edo derioberba@euskalerria.org helbideetan ere.
- Derioko udal euskategian: Herriko plaza 94 4540062 telefonoa.
- Txorierriko AEK: Gorbeia 5, Derio. 944543967 telefonoa.
Gogoratu berbalgunean parte hartzea doanekoa dela. Gainera, euskaldunei ikasturtean zehar oparitxoak emango zaizkie.
Tximintx euskara elkartea.
Erantzunak kargatzen...