Kontseiluak eskutik euskara kanpaina abian jarri du. Herrietan zabalduko den proposamen bat da, horrekin euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei lagun edo senideren bat euskara ikastera animatzeko konpromisoa har dezatela eskatu diete. Euskararen normalizazioa lortzeko gizartea euskaldundu nahi dugu, gure ingurua euskaldundu behar dugu, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Aurkezpen-agerraldian euskara ikasteko konpromisoa hartu zuten bi eredu izan dira. Prentsaurrekoan oso ezaguna den Afrika euskal kantaria eta Itziar Ituiño Goenkale telesailean eta hainbat film eta antzezlanetan lan egindako aktorea izan dira. Biek beren burua euskaldundu dute eta orain ingurukoek euskara ikastea nahi dute euskaraz bizi ahal izateko. Hori dela eta, euskaldunek konpromisoa har dezaten deia egiteko azaldu dira.
Kanpaina honen leloa eskutik euskara da. Eskutik eskura zabaldu nahi dugu euskara, euskararen bidea egiteko lagun baten eskutik egitea proposatzen dugu, azaldu du Mendigurenek.
Eskutik euskara leloa Euskal Herri osoko 150 euskaltegitan zabalduko da kartel eta txartelen bidez, eta euskalgintzako mila pertsonaren laguntza izango du herrietan hedatzeko. Euskaldunen eta euskara ikasleen eskura jarri ditugu txartelak lagun edo senide baten datuak apuntatzeko eta euskaltegian uzteko, argitu du Kontseiluko Ekintza Planeko Arduradunak, Mikel Balentziagak. Izan ere, datuak eman baino lehen lagun honen baimena izatea eskatu diete.
Ekimena hila bukatu arte herrietan hedatuko da, euskaltegietan matrikula egiteko epea bukatu arte. Momentu honetan hartu beharreko konpromisoa dugu, esan du Balentziagak.
Hau guztia, Kontseiluak aspaldi abian jarritako norbanakoen konpromisoak ekimenaren pauso berria da. Aurrekoan errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin genuen eta oraingoan lagun bat euskara ikastera animatzekoa, gaineratu du Ekintza Planeko Arduradunak.
Hizkuntzaren normalizazioaren zeregina belaunaldi berriei bakarrik uztea ez da nahiko, helduek ere badute euskararekiko konpromisoa, animatu ditu Kontseiluko Idazkari Nagusiak.
Euskaldunon konpromisoa euskara erabiltzeaz gain, lagunak euskaltegira eramatea ere badela adierazi du Xabier Mendigurenek. Gutariko bakoitzak lagun bat euskaltegira eramanez bultzada handia emango genioke helduen euskalduntze-mugimenduari, esanez bukatu du.
Kaixo!
Bakartu, ez dut oraindik ederki eukeraz hitz egin, baini nik ikasi nahi dut. Okzitaniatik nator baina orain Parisean bizi dut. Que buena iniciativa! Semejante iniciativa hubo - si no me equivoco - en Catalunya con el lema "tu ets el mestre" o algo asi. A mi me encantaria que alguien me enseñara euskera pero como vivo lejos de Euskal Herria, pues es muy dificil. Segui clases de iniciacion en la universidad (solo hay dos niveles). Parece que en la Euskal Etxea de Paris enseñen mas que todo en euskalkis.
Beno, si alguien vive actualmente en Paris y quiere enseñarme euskera batua, sera con mucho gusto.
Agur!
Bingen - Vincenç