Soziolinguistika arloan eskaintzen den goi-mailako prestakuntza lantzen duen HIZNET ikastaroko ikaleen lanak sarean daude eskuragai.
Internet bidezko HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa den soziolinguistikako ezagutza kualifikatua eta sistematikoa izateko premiari aurre egiteko asmoz hasi zen antolatzen.
Euskarari buruzko goi-mailako prestakuntza on-line ematen duen ikastaro bakarra da, eta bere ezaugarri bat amaieran egiten den ikerketa lana da.
Ikastaroa abian jarri zenetik orain arte egin diren lanak sarean daude http://www.asmoz.org/HIZNET/cast/ikerketa_lanak/ilanak/egilea.html helbidean honako gaietan sailkatuta:
-Soziolinguistikaren oinarri teorikoak
-Hizkuntza gutxituak nazioarte mailan
-Ikerketa soziolinguistikarako metodologia eta teknikak
-Hizkuntza plangintzarako oinarriak
-Hizkuntza normalkuntzarako saioak
-Euskara: corpusa eta statusa
Soziolinguistika arloan lanean ari direnek (ikerlari, planifikatzaile, ikasle zein euskaltzaleek) herri eta eskualde desberdinetarako euskara planen diseinua, azterketa eta konparaketak aurki ditzakete.
Euskararen normalkuntzarako lan hauek egiten duten ekarpenaz jabetuta, lehen aldiz Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2005eko irailaren 30 baino lehen bukatzen diren lan guztien arteko onenari 600 eurotako saria emango dio.
Erantzun
Sartu