Hizkuntzak ikasteko plataforma bat garatzen ari gara...
COVCELL proiektu europarra Socrates-Minerva programaren barruan dago eta bi urtetan garatuko da. Lau unibertsitate ari gara horretan: EHU, Reykiavik-ekoa, Veneziakoa eta Berlinekoa, eta Open Development Group erakundea (Reykiavik-ekoa). 400.000 euro inguruko aurrekontua du eta 25 bat ikertzaile ari gara horretan.
Albiste honek bi helburu ditu: alde batetik, jakinaraztea horretan ari garela (inf. gehiago: www.covcell.org) eta bestetik, eskaera bat egitea: hizkuntza ikasle eta irakasleok inkestatxo bat beteko bazenute, hobeto egokituko genuke proiektua, zuen beharrak eta eskariak kontuan hartuta.
Inkesta hainbat hizkuntzatan dago, nahi duzuena hautatzeko, eta bertan zuen hizkuntza-i(ra)kasle esperientzia adieraztea da helburua, edozein hizkuntzatan. Hona hemen helbideak: irakasleentzako inkesta eta ikasleentzakoa.
Mila esker zuen arretagatik eta informazio gehiago nahi baduzue, prest naukazue.
Erantzunak kargatzen...