Euskal Filologiak 30 urte betetzen ditu!
2006-04-28 10:04
Hurrengo asteko asteazkenean, Deustuko Unibertsitatean, Gotzon Garateri omenaldia egingo diogu, bertan hainbat ekitaldi izango direlarik:
- Eguna: Maiatzaren 2an
- Ordua: Goizeko 11:00etan
- Tokia: Deustuko Unibertsitatean (Auditorium-ean)
Sorpresa eta gonbidatu bereziak ere egongo dira.
J.A. Artzek esan bezala: edari biziegia da euskara edozein ontzitan alferrik galtzeko. Gotzonek arestian aipatutako hori ederto erakutsi digu. Beraz, orain geure txanda da...
...animatu eta hurbildu zaitezte, Gotzon Garatek eta euskerak ez dutelako gutxiago merezi!
Iturria: Ostertza
Erantzunak kargatzen...