"Onartezinak dira hizkuntza-eskubideen urraketak Justizian"
2006-05-13 09:05
Herritar honi gertatutakoa oso larria dela aditzera eman dute, ez dugu ahaztu behar hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa dela. Era berean, gogorarazi dute urraketa hauek gizartearen arlo guztietan gertatzen direla, euskaldunon hizkuntza-ohituretan negatiboki eraginez.
Gainera, Justizia arloan hizkuntza-eskubideen urraketa larriagoa da defentsa eskubideak ere urratzen direlako. Itzulpenak txarto eginez gero epaituak kaltetua izan daiteke, beraz, haren defentsa eskubidearen kontrakoa bihur daiteke, argitu dute.
Herritar honen kasu konkretuaren larritasuna azpimarratu dute Kontseiluko ordeazkariek. Hori dela eta Justizia sailari neurriak hartzeko eskatu dio. Ezin dira horrelako urraketak gertatu ofiziala den hizkuntza baten hiztunen kontra. Era berean, euskara erabili nahi izanagatik herritar honek jasandako zigorra guztiz onartu ezinezkoa dela ohartarazi dute.
Bukatzeko, horrelako hutsuneak euskaldunek hizkuntza erabiltzeko beste oztopo bat dela ohartarazi dute. Hiztunok euskara erabiltzeko ezintasun ugari ditugu, aditzera eman dute. Hori dela eta, eragozpen hauen aurrean euskaren telefonoak ematen duen zerbitzua erabiltzeko aukera azaldu dute ordezkariek. Behatokiaren zerbitzu honen bidez herritarrek hizkuntza-eskubideak urratzen zaizkienean kexak jartzeko abagunea dute, hain zuzen, www.euskararentelefonoa.com helbidera joz.
Erantzunak kargatzen...