Lehenengo aldiz Deustuko Unibertsitatean euskal jaia antolatu dugu, "Euskara Ahoan eguna" alegia, gaur hilak 27, osteguna. Guk euskera bihotzean ez ezik, ahoan ere nahi dugulako.
Hasteko, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan bi hitzaldi izango dira: alde batetik euskeraren erabilerari buruzko hitzaldi bat, Andoni Egañaren eskutik; bestetik, Jon Maiak Riomundo liburuaren aurkezpena egingo digu.
Jarraian, kalejira batek paraninfotik landara eramango gaitu eta 13:00etan, unibertsitateko landan, jolasak, animazioa etab. izango ditugu.
Eta egunarekin -ez taldearen ekimenekin- amaitzeko, bazkari bat egongo da landa ondoko aparkalekuan. Ekimenari "Sagardo bete bertso" izena jarri diogu. Zergatik? Jo ezazue gure blogera eta jakingo duzue. Informazio gehiago nahi izanez gero blogean aurkituko duzue.
Animatu zaitezte, ez zarete damutuko!
Erantzun
Sartu