Teknologia albisteak

Baleike: hamabi urteko historia sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Baleike - Baleike Kultur Elkartea
2006-04-20 : 13:04

Baleike Kultur Elkarteak sarera salto egin zuenetik buruan genuen asmoa bete dugu: Baleike aldizkariaren zenbaki guztiak, 1994tik honakoak, bertan daude ikusgai.

Uste baino lan gehiago eman digu eta nahi baino luzeago eraman digu, baina dagoenekoz osatu dugu gure Hemeroteka digitala: Baleikeren zenbaki guztiak PDF formatuan dituzue ikusgai, 1. zenbakitik (1994ko ekainean argitaratu genuena) azken zenbakiraino.

Hemeroteka digitalean nabigatu daiteke, kontsultak zenbakika, urteka, urte garaika edo hitz gakoen arabera bilaketak eginez.

Webgunea sortu genuenetik genuen asmo nagusia zen hau, baina ez da erraza izan, zenbaki zaharrak paperean bakarrik genituelako gordeta. Sarean jarri ahal izateko, aldizkari guztiak eskaneatu eta OCR batetik pasa behar izan ditugu testu moduan berreskuratzeko, ondoren PDF bihurtuz. Lan hori egiteko Zumaiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dugu.

Ez da hemen amaitzen hemerotekarekin dugun egitasmoa. Oraindik bi lan ditugu egiteko:

  • Gehigarri eta argitalpen bereziak sarean jartzea. Urte hauetan argitaratu ditugun bestelako gehigarri eta liburuxkak webgunean jartzea.
  • Bilatzaile hobetua jartzea. Aldizkarien edukitan bilaketak egingo dituen bilatzaile aurreratua ezartzea.

Horiek ere aurten egitea da gure asmoa. Bitartean, Zumaiako azken hamabi urtetako historia kontsultagai dago, guztion eskura.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago